Motila zapata-denda, Basaurin
Barne-diseinua: Begoña Susaeta
Lanaren urtea: 2003
Lekua: Motila zapatadenda. Kareaga Goikoa, 22. Basauri. Bizkaia
Erabilitako materialak: urkiaren zura magnoliarekin, elondoarekin eta astigarraren zurarekin.
Motila zapata-denda, Basaurin
Motila zapata-denda ospe handikoa da herrian. Proiektu originala egin genuen dendako elementu guztien diseinuan. Begoña Susaetak egin zuen.
Honako hauek konbinatu genituen: astigarraren zura magnoliarekin, eta elondoaren piezak marmol trabertinoko lurrean sartuta. Hasiera batean, forma kurbatua zuten zutabeak egin ziren. Zapataren itxura du, eta zapaten larruzko lokarriarekin jostura egiten du. Hala, zapata bertikal kurbatu baten lokarriaren itxura ematen du.
Lokalaren erdian, honako hauek daude: elondoaren zurarekin eginiko eserlekua metalezko egituraren gainean, eta lau aulki zuraren konbinazio berdinarekin eginda. Xaflak elkarri lotuta daude.
Lokalaren alboetan, hainbat modulu mota ikus ditzakegu erretilu okertuekin, hori dena astigarraren zurarekin eta aluminiozko sistemarekin, goiko apalategiak erregulatzeko. Horrez gain, oinarria astigarrarekin eginda dago, Magnolia-xaflekin botoien itxura emanez. Horrez gain, hainbat inkrustazio ditu goiko aldean. Lore moduko baten marrazkia osatzen du.
Lokalean sartzean, astigarraren edo urkiaren zurarekin eginiko zilindro formako lau zutabeko koadroa dago magnolia-zerrendekin banatuta.Kono-formako kapitela du amaieran, makalaren sustraiarekin eginda.
Bezeroen arretarako salmahaian, aurrealdean erronboen marrazkia duela ikus dezakegu. Salmahaiaren goiko aldean eta gainean kristala du. Sabaian, zurezko (material berekoa) beirate simulatua dago sartuta. Metakrilato zeharrargiko piezak ditu, eta kaleko argiaren itxura ematen du.
Kaletik lokalera sartzean, eskuinaldean zilindro formako hainbat elementu ditugula ikus dezakegu. Elementu horietatik, zapatak ikusgai jartzeko hainbat apalategi ateratzen dira. Erakusmahaiak forma obalatua du eta astigarraren zurarekin eginda dago. Kono itxurako hanka sendoak ditu, eta erakusmahaiaren aurrealdean, inskrustazioa du. Lokal honetan ikusten dezakegu estetikaren garrantzia instalazio guztien praktikotasunarekin konbinatzen dela. Instalazio horien guztien altuera erregulatu egin daiteke. Zapatak ikusgai jartzeko hainbat leku ditu, eta mugikorrak dira, erakusketa ezberdinak aldatzeko.
Aurrealdean, bi erakusleiho handi daude ate nagusiko alboetan. Horrez gain, erakusleiho handiak ditu pieza tapizatuekin inguratuta. Kanpoaldean, hainbat moldura ditu (horiek ere zur trinkoarekin egindakoak).