La Despensa saludable del Igeretxe | La Despensa Healthy&Eco, Bilbon
Barne-diseinua: Upper Interiorismo
Lanaren urtea: 2018
Lekua: Bilbo
Erabilitako materialak: zur lakatua, haritz-akabera duten laminatuak.
Argazkiak: Biderbostphoto
La Despensa saludable del Igeretxe. La Despensa Healthy&Eco Bilbon
Bilboko saltoki bat da, aurrez prestatutako platerak eta beste elikagai batzuk saltzen dituena. Bilbon dago, Urkixu Zumarkalean.
Lokalaren tamainara egokitutako antzeko elementuak erabiliz egin eta diseinatu da lokala. Horretarako, atal nahiko lodiak dituen zur lakatua eta haritz-akabera duten laminatuak uztartu dira zura trinkoz eta laminatuz egindako beste batzuekin.
Erdialdean modulu sorta bat kokatu da produktua erakusten duten hozkailuak estaltzeko, eta listoi apaingarriak dituzte; listoien artean irekigune batzuk utzi ziren hotz-kameretako motorrak hozten laguntzeko. Elementu horiek guztiak zuri lakatuz azkendu dira, eta horrez gain, haietako batean erlaitza jarri da goiko aldean, produktua erakusteko apal gisa balio dezan. Horrekin batera, lau aldeetan albo-ate batzuk jarri dira haietako baten barruan dagoen janaritegi txikira sartu ahal izateko.
Salmahaiaren atzeko aldea haritz-zurez dago egina, eta Finsa etxeko haritz-laminatuarekin uztartu da. Beheko aldean ateak ditu, biltegiratzeko lekua edukitzeko; altuera ertainean tiraderak ditu; eta goialdean apalategia du produktua erakusteko. Salmahaiaren aurrean, apalategi batzuk egin ziren hozkailuen aldeetara jartzeko, akabera berbera erabiliz. Hozkailuak taula lakatuz estali dira, eta aurrealdean listoiak dituzte, zurez egindako erdiko moduluekin bat etorriz; hala, edozein unetan araka daiteke hozkailuaren behealdea.