Kantabriako etxebizitza bat

Barne-diseinua: Sube Interiorismo

Lanaren urtea: 2019

Lekua: Kantabria

Argazkiak: Biderbost Photo

Erabilitako materialak: haritz-zura eta hainbat koloretako lakatuak.

 

 

Kantabriako etxebizitza bat
Kantabriako etxebizitza bat

Kantabriako etxebizitza bat

  Kantabriako etxebizitza honetan, osorik zaharberritu dira hiru solairuak. Zaharberritze-lanen argazki aipagarrienak hautatu ditugu. Beheko solairuan, egongela dago; hainbat eremu ditu, eta haietako bat teilatua lorategirantz, igerilekua dagoen alderantz, zabaltzen den tokian dago. Bertan, liburutegi urdin bat dago; behean, ateak ditu, eta goian apalak. Guztiak egitura klasikoa du. Apalategian, hauek nabarmentzen dira:
  • Hanka bertikaleko hondo baxuak eta apalak, baina atzealde ildaskatuarekin.
  • Ateek ere plafoi ildaskatu bat dute erdian.
  • Goiko aldeak ez du erlaitzik, eta, beheratutako eremuan, erdian oina duten bi lanpara jarri dira, baita Formani etxeko heldulekuak ere.
Etxebizitza osoan estilo bereko heldulekuak erabili dira: urdinez lakatuta daude, eta bat datoz sofaren tapizeriarekin, argazkian ikusten den bezala. Egongelako beste toki batzuetan, antzeko estiloko apalategi bat ikus daiteke: tonu argia du, akabera lakatu zahartua, haritz-zuraren koloreko hondoa, telebistarako baoa erdian, eta hondo baxua apaletan. Apalategiaren pieza bertikalak hormatik hormara doitzen dira. Bi guneen artean leihate bat sortzen da, zuriz lakatua, zeina bat baitator gainerako guztiarekin, eta argiari sartzen uzten dio.   Beheko solairuan, gonbidatuentzako bainugelarako sarbidea dugu. Poro sinkronizatuko haritz-laminatuz dago egina. Laminatua Finsa etxeko material berritzaile bat da. Azkenik, lehenengo solairuko logeletako bat dago. Bertan, zuriz lakatutako ikasteko mahai bat dago; zenbait xehetasun eta hankak haritz-zur trinkoz egin dira. Haren egitura metaliko zuriak hankak indartzen ditu, eta idazmahai klasiko eguneratuaren itxura ematen dio konposizioari. Multzoa osatzeko, ertz lauko apalategi bat dago, baora egokitua; urdinez lakatuta dago, eta paperezko izarrekin bat dator. Ateak eta atzealdea ildaskatuta daude. Xehetasunak (esaterako, heldulekuak eta aurrealdeko lanparak) zuriak dira.

Irudien galeria – Kantabriako etxebizitza bat osorik zaharberritzea

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer