Motila Oinetakoak, 20 urte beranduago Landa Ebanisteriarekin

motila oinetakoak
motila oinetakoak
motila oinetakoak
Barne-diseinuaSUBE Interiorismo

Lanaren urtea: 2017

Lekua: Motila Oinetakoak, Basauri. Bizkaia.

Erabilitako materialak: melamina zuri zainduna, haritz-egurrezko beste melamina zaindun poro sinkronizatudun bat eta laka zuria.

Motila Oinetakoak, Basauri. Bizkaia

20 urte dira Calzados Motila enpresarentzat azken saltokia egin genuela, eta denbora hori iraganda negozioa handiagotzeko indarrak hartu dituzten, Basaurin bertan beste denda bat irekiz.

Proiektu honetarako lehen proiektuan aritu zen diseinatzaile talde berarekin jarraitu genuen: SUBE Interiorismo.

Lehen saltokirako astigarra eta magnolia aukeratu ziren, satinez bernizatuta. Aldiz saltoki berri honetan melamina zuri zainduna eta poro sinkronizatu eta laka zuridun haritz-egurrezko melamina uztartzea erabaki genuen.

Zeharkako argiztapendun apalategiak, hainbat apaletan txertatutako LED bitartez eginak eta sabaiko argiekin konbinatuta.

Zapata-dendako beste gune batean erdiko mahaiak ikus ditzakegu, material berean eginak, baina hanka torneatu zuri lakatuekin, diseinatzaileek altzari klasikoen estilo zaharrari egindako keinuan baina lineak sinplifikatuta eginak.

Hala, diseinua arinagoa da eta ezin hobeto datorkio esku artean dugunaren moduko saltoki bati.

Saltoki honetan zuriz lakatutako enpanelatu baten lehen proba egin genuen, euren artean lotutako zenbait piezekin egindako marrazkia, mozketak ezkutatuz. Marrazki hau azpiko solairura jaisteko hormako panel osoan errepikatzen da. Marrazkia enpanelatuaren bisel eta goiko eta beheko errematez egina dago. pago-listoi lakatuz.

Saltokira sartzeko sabaian egurrezko motibo apaingarri bat ikus daiteke, sabaiarekin desegiteko margotua. Ebaketa zehatzarekin egiten da, barne-diseinuko estudioak egindako planoetan aurkezten zen bezala.

Sarrerako alboetako bi erakusleihoetan barruko akabera berdina ikus dezakegu, melamina eta laka uztartuz. Arretaz begiratuz gero ikus daiteke torneatu lakatuaren motiboa errepikatzen dela, oinetakoak erakustea errazten duten mahaiak eratuz.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer