
“La Moderna” Thate urdaitegia. Bilbo
Barne-diseinua: SUBE CONTRACT dekorazio estudioa
Lanaren urtea: 2009
Lekua: “La Moderna” Thate urdaitegia. Colon de Larreategui kalea. Bilbo
Erabilitako materialak: kolore desberdinetako melamina
Urdaitegi alemaniarra diseinatzeko eta eraberritzeko proiektuaren xehetasunak
Sube Interiorismo estudioak diseinatu zuen Bilboko Zabalgune plazan kokatutako establezimendu hau. Lokalak ez duenez espazio handirik, zoko guztiak aprobetxatu eta etekinik handiena atera zitzaion.
Lokala argitzeko, sakonera gutxiko eta hondo-taularik gabeko apalez osatutako erakusleihoez baliatu ginen. Horrela, bezeroek aukera dute lokalean eskaintzen diren salgaiak kaletik ikusteko.
Estalki zuria duen melaminazko mostradore berde bat fabrikatu zen eta hainbat apal eta tiradera ipini zitzaizkion barrualdean, jabeen beharrei erantzuteko.
Lokalaren estetikarekin bat ez zetorren hozkailu-erakusmahai eman zitzaigunez, gainerako elementuen koloreko taula batekin estali genion aurrealdea.
Zur koloreko melaminazko altzari baxu bat egin genuen mostradorearen atzealderako, produktuak gordetzeko apalez hornituta. Goiko aldean, produktuak eskegitzeko altzairuzko barra baten gainean, bi hormen luzerako melaminazko apal bat ipini genuen, betiko eskuaira klasikoen itxura duten zurezko eskuaira berdeen bidez eutsita.