Bidasoako trenaren bidaiarientzako C-7 kotxea

Vivienda en Getxo

 

Lanaren urtea: 1993

Lekua: Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan (Gipuzkoa)

Bidasoako trenaren bidaiarientzako C-7 kotxea.

 

Baliteke ezaugarri horiek dituen proiektu batek jendea harrituta uztea, etxebizitza, denda edo bulegoetako interiorismoaren irudiak baitira ohikoak. Baina, duela urte batzuk, Landa Ebanistería tailerrak gure haurtzaroko imajinarioarekin bat datorren enkargu berezi bat jaso zuen.

Trenak maite dituztenek eta sektoreko profesionalek esaten dieten moduan, kotxe bat da, eskala errealean, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan dagoenaren erreplika ia zehatz bat.

Lana erantzukizun handikoa zen, eta jatorrizko trenaren planoak, irudi batzuk eta Juanjo Olaizolaren aholkularitza genituen. Juanjo Olaizola Museoaren lehenengo zuzendaria izan zen; izen handia du sektorean, eta trenaren historiari eta bilakaerari buruzko artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu. Zorrotza eta perfekzionista denez, Landa Ebanistería tailerreko taldearekin batera eta aitaren gidaritzapean, emaitza bikaina lortu genuen.

Vivienda en Getxo
Vivienda en Getxo
Vivienda en Getxo

Lan hura aita oraindik lanean ari zela egin genuen. Aitak sortu zuen Landa Ebanistería.

Gurearen moduko ETEetako enpresaburuen adibide bikaina da, zuzentzeaz gain, lan ere egiten baitzuen, buruz buru, langileekin. Langile horietako batzuek oraindik ere gurekin jarraitzen dute.

Vivienda en Getxo
Vivienda en Getxo

Tren-kotxe baten erreplika hau, tamaina errealean egina, ikusgarria da, eta Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan dago.

Garbi erakusten du gure ebanisteriak bizia eta arima ematen dizkiola zurari. Bertako profesionalek artisauen eran lantzen dute zura, eta teknika eta tresna modernoak funtsa galdu gabe uztartuz egokitu ahal izan dira garai berrietara.

Gure eguneroko lanean, profesional bikainekin lan egiteko aukera dugu (interiorismokoak, arkitekturakoak…), baita aditu handiekin ere; besteak beste, Juanjo Olaizolarekin (ikertzailea eta historialaria da, Historia Garaikidean doktorea —UNED— eta Geografia eta Historian lizentziaduna).

Landa Ebanistería estudioaren sarrera honekin, beste era bateko proiektuak nabarmendu nahi ditugu, proiektu desberdinak, halakoak ere eramaten baititugu aurrera tailerrean, etxebizitzetako eta lokaletako proiektuez gain.

Vivienda en Getxo
Vivienda en Getxo
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer