Laboratorios Cinfa enpresak Ollokin (Nafarroa) dituen bulegoak

Cinfa botika-enpresaren bulegoak
Cinfa botika-enpresaren bulegoak
Cinfa botika-enpresaren bulegoak

Barne-diseinua: Sube Interiorismo

Lanaren urtea: 2019

Lekua: Olloki (Nafarroa)

ArgazkiakBiderbost Photo

Erabilitako materialak: haritz-laminatua eta haritz-zainak dituen laminatu zuria

Cinfa botika-enpresaren bulegoak

 

Laboratorios Cinfa enpresak Ollokin (Nafarroa) kokatutako eraikin handi baten hegaletako batean dituen bulegoak moldatzen parte hartu du Ebanistería Landak.

Cinfa enpresaren bulegoetako harrera-eremuan, erakusmahai zuri bat dago, zeinak laka eta estratifikatua konbinatzen baititu. Goiko aldean, zati zuri bat jarri zaio gainean, bezeroentzat erosoagoa izan dadin.

Erakusmahaiaren barrualdean, mahai tiraderadun bat dago, dekorazio-estudioak diseinatutakoa; LED argiak jarri zaizkio erakusmahaiari, zeharkako argia lurrerantz bideratzeko.

Erakusmahaia zutabe baten eta horma baten artean dago; horma zuraren zainak agerian dituen haritz-laminatuz estali da.

Korridorean, marrazki koadrodun bat dago, 4 mm-ko oholekin egin da, eta hormak eta manparak estaltzen dituzten panelekin konbinatzen dira.

Panelen goialdea eta behealdea itsuak dira, eta erdialdean, berriz, kristalezko beirate handi bat dago; guztia haritz-laminatuan egin da.

Argazkietan ikusten denez, ateek altzairuzko bandak dituzte, eta Formani markako heldulekuak.

Bai manparak, bai ateak zorutik sabairaino iristen dira.

Ateetako batek zuzendariaren bulego nagusira darama. Bulegoak haritz-panel berberak ditu, eta apal zuri bat, horman nitxo bat balitz bezala sartua. Altzariak bat datozen mahaiak eta tiradera-altzariak dira.

Gelen artean, beirazko banagailuak jarri dira, paneletan ahokatutako beira-zumitzen bidez sortuak. Horma-atalaren arabera, ildaskak edo beira-zumitzak erabili dira.

Bilera-gelak zuzendariaren bulegoan dagoenaren antzeko apalategi bat du. Bi armairu daude: bat, arropa gordetzeko; eta bestea, gonbidatuentzako edo barne-bileretarako catering-zerbitzuak erabiltzeko. Beste aldean, beste apalategi bat dago, erdian panel bat duela pantaila jartzeko, eta bi altzari alboetan, sareta horizontalekoak, bilerak behar bezala egin ahal izateko behar diren gailu elektronikoak aireztatzeko.

Zuzendaritza-eremutik irtetera goazela, gune itxi batera iritsiko gara; bertan, mahai eta altzari bereziak daude, manpara bereizle gisa jarriak. Bi modelo egin dira: modelo horietako batean, erretilu bat jarri da gainean, landare edo lore artifizialak jartzeko; lama horizontalak ditu apaingarri gisa.

Bi moduluei ateak jarri zaizkie goitik beheraino, eta, barruan, apalak dituzte bulegoko materiala eta paperak gordetzeko. 

Horretarako, Finsa etxeko laminatu zuri bat aukeratu da, haritz-zainak dituena.

 Proiektu honen alderdirik aipagarriena eraikineko gune honek sentiarazten dituen harmonia eta goxotasuna dira.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer