Bilboko Azkuna Zentroko – Txikiteka

showroom-cinfa-cabecera-1

Dekorazioa: Isidoro López

Birmoldaketaren urtea: 2021

Tokia: Alhóndiga Bilbao – Azkuna Zentroa (Bizkaia)

Erabilitako materialak: pagoaren zurezko taula kontratxapatuak

Argazkiak: Biderbost Photo

 

Alhóndiga Bilbao-ko Mediatekaren hasierako proiektua Landa Ebanistería-k egin zuen, 2010ean, Estudio de Decoración Trabe Asociados estudioaren zuzendaritzapean, obraren teknikaria Isidoro López izan zela.

Oraingo honetan, Azkuna Zentroko Txikiteka berria sortzeko eremua birmoldatzeko proiektua aurkeztu da. Diseinugile eta obra-teknikaria Isidoro López dela.

Erabilitako materialak.

Txikiteka birmoldatzeko, lehenago erabili ziren material berberak erabili dira, hain zuzen pagoaren zurezko taula kontratxapatuak, berniz estra matez tindatutako akaberarekin, aurrez jarritako ingurunearekiko egokitasuna ez galtzeko.

Txikiteka: harrera-lekua.

Harrera-lekuan erakusmahai bat (1. solairura doan jendeari arreta emateko) eta itxitura bat daude. Erakusmahaiaren aurrealdea estrabez egin da eta gaina, pagoaren zurezko material kontratxapatuaz.

Lan-mahai bat ere badago, bezeroentzako bi arreta-guneekin, eta, barruan, burdinazko oinarri bat jarri da, eta horren aurrealdea eta estalkia estalita daude. Kableak pasatzeko euskarriak jarri dira, bertoko ordenagailu eta sistema informatikoen instalazio teknikoa disimulatzeko.

Erakusmahaiaren atzean, 250 metroko garaieradun itxitura bat egin da, kurba-itxurakoa, lantokiaren eta bertaratutakoek erabili beharreko espazioaren artean eremu banatzailea sortzeko. Bertan horma-altzariak daude, bi aldeetatik ateratzen direnak, baita sabaiari eutsitako burdinak ere, haien egonkortasuna bermatzeko.

txikiteka-azkuna-zentroa
txikiteka-azkuna-zentroa
txikiteka-azkuna-zentroa
txikiteka-azkuna-zentroa

Haurren eremurako sarbidea.

Harrera-eremutik haurren eremura sartzen da, alboko pieza bi oso handien bitartez. Horiek zuriz margotu dira, umeek horietan marrazkiak eta komikiak marraz edo ipuinak idatz ditzaten.

Era bertikalean jarri dira piezak, liburu ireki baten orriak balira bezala.

txikiteka-azkuna-zentroa
txikiteka-azkuna-zentroa

Txikitekako zuhaitz-itxurako altzaria.

“Liburu ireki” horretatik Txikitekara iristen da, umeentzako eremura, alegia.

Zuhaitz-itxurako altzari bat sortu da, horren oinarria eraikinaren zutabean finkatuta. Zutabe horretan ere liburu-altzari zirkularra sortu da, eta horretan apalak jarri dira, liburuak ipintzeko. Oinarri horren gainean adar batzuek irrist egiten dute, zuhaitz-adarrak balira bezala. 6 cm-ko lodiera dute, eta pagondoaren zurezko kontratxapatuxkoak dira.

Adar handi eta tinko horiek pisutsuak direnez, berariazko makineria erabili da horiek jartzeko, hain zuzen, piezei banan-banan eusteko, eta sabaitik elementu batzuk eseki dira ardatz bertikalarekin lotu den egitura baten bidez.

Mediateka guztiaren zuraren tonu bereko tindagaia erabili da eta akabera matez bernizatu.

txikiteka-azkuna-zentroa
txikiteka-azkuna-zentroa

Zuhaitzaren adarren eta itxuren xehetasunak.

Zuhaitzaren zulo guztiak eta adarren itxura egiteko, banan-banan zatikatu eta zenbakizko kontroleko makina batez ebaki dira. Horrela, adar, zulo eta forma guztiak berdin-berdin geratu dira, eta espazioak eskatzen zuen efektu estetikoa sortu da.

Hasieran pieza guztiak ordenagailu bidez diseinatu eta makina robotizatu batekin moztu izanak, trapezio itxurako apalak dituen mekano perfektua egitea ahalbidetu du.

Zutabe biribila inguratu da, erdian behar zuen zirkulua zehazki sortzeko, pieza bat beste pieza batean ederki ahokatzen zen poligono batekin, eta, ondoren, zuhaitzaren goialdeari lotu zaio.

txikiteka-azkuna-zentroa
txikiteka-azkuna-zentroa

Txikitekako jolaslekua.

Hiru altuerako eskailera makur batzuk egin dira; alboetan segurtasun-itxiturak jarri eta erdiko zuhaitzean egindako zuloen antzeko zuloak egin zaizkie, eta alboetako zuloak estali dira. Horrela, umeek ez dute min hartuko jolasean dabiltzan bitartean.

Alboko itxitura eta eskaileren erlaitzak pagoaren zurezko taula kontratxapatuz egin dira, eta aurrealdeak, eskailera-mailen artean, dentsitate ertaineko zuntz-taulekin (DM), eta ondoren margoztu dira.

Eskailera-maila bakoitzean ildaska bat egin da LED argiak sartzeko. Oso argiztapen erosoa eta polita da; ez du eragozpenik sortzen begietan eta ederki argitzen du eremu osoa.

Plataformaren alboetan koloretako kutxa batzuk jarri dira, alfabeto-ordenaren arabera zenbakituta, horietan liburuak sartzeko, umeek inguru horretan irakur dezaten.

txikiteka-azkuna-zentroa
txikiteka-azkuna-zentroa
txikiteka-azkuna-zentroa
txikiteka-azkuna-zentroa

Azkuna Zentroa – Txikitekako Argazkiak.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer