Indautxuko batzokia (Bilbo)
Zuzendaritza: Susana Gil Interiorismo y Dekoark
Moldaketa-lanen urtea: 2023
Tokia: Indautxu (Bilbao)
Erabili diren materialak: zurezko panelak, haritza eta harria.
Indautxuko batzokia (Bilbo) moldatzen parte hartu genuen. Zurezko panelak eta moldurak, haritza eta harria dira batzokiaren protagonistak, baita Bilbo-urdina kolorea ere, ausarta, hiriak bere-berea duena. Susana Gil barne-diseinatzaileak berak aukeratu zuen kolore hori.
Lokaleko beheko solairua
Lokaleko beheko solairua handi-handia da, eta Bilbo-urdina kolore biziaz dago margotuta (Susana Gilek aukeratua).
Barraren estalkia haritzezko estrabez egin genuen; akabera naturala eta ertz zuzenak ditu. Kanpotik 50 cm-ko zulo txiki bat utzi genuen lodieran arrabotatuta garagardo-txorrotak jartzeko.
EUrdinez lakatutako altzari bat egin genuen barraren atzean jartzeko, hainbat zulorekin, produktuak gordetzeko modukoak. Altzari horrek hiru multzo ditu: lehenengoak, apalak eta kasetoiak ditu, eta bigarrenak, hiru tiradera eta hiru ate azpian. Era berean, LED argiztapena jarri genuen apaletan, Dekoart-en eta Susana Gilen proiektura egokitzeko.
Koadroen panelatzeak egin genituen, eta kasetoiak sortu genituen hauekin azkenduta: goiko moldura, listoak eta platabanda. Zirrikitu bat utzi genuen LED argiztapen-zerrendak jartzeko.
Beheko solairuko panelatze guztiek 16 cm inguruko zabalerako dentsitate ertaineko zuntzezko apal bat dute goialdean. Horrek mahaiak kentzeko aukera ematen du, baita, batzuetan, hori tabernako barraren euskarri gisa erabiltzeko ere.
30 cm-ko altuera duen errodapi bat jarri genuen, molduratu eta lakatuta. Gure tailerrean egindakoa da.
Beheko solairuko komunak
Komun-gunerako, 2,09 cm-ko luzerako konketa-gaineko bat egin genuen: ertz zuzena du, baita beheko arrastela eta goiko errematea, gailur gisa. Konketa-gainekoa ahokatuta dago, guneko hiru hormen artean esekita.
Ispilu handi bat jarri genuen, urdinez lakatuta, lokaleko gainerako kolorearekin bat etor dadin, eta beira-zumitzarekin. Ispiluaren neurriak hauek dira: 1,90 cm x 1,00 cm. Atzealdeko horman, haritzezko taula gainxaflatuen estalkia jarri genuen, bernizatuta, baita LED argiztapena ere.
Komuneko ateen orriak urdinez lakatu genituen. Ikus daiteke horietako panelen marrazkia lokalaren estetikarekin ondo ematen duela.
Jantokira iristeko eskailerak
Goiko solairuko jantokira iristeko eskaileretan haritzaren zur trinkozko eskudel bat egin genuen, tonu argi batez bernizatuta. Halaber, 20 cm-ko altuerako eta ertz leuneko errodapi urdin bat jarri genuen. Ezin hobeki egokitzen zaio eskailera-maila bakoitzari.
Lokaleko goiko solairua
Solairu horretan, tonu neutroagoa erabili zen, baina beheko solairuko estiloarekin, dekorazioarekin eta materialekin ondo emateko modukoa. Hala, erabili ohi duguna baino tonu epelago zuri bat baliatu zen horretarako.
Zuriz lakatutako zurezko panelez estali ziren hormak, beheko solairuan egindako marrazki berarekin. Gune horretarako, errodapi ederra egin genuen tailerrean, hots, 19 cm-ko molduraduna. Eskudelaren estalkia zurezko melaminaz estali genuen, eta LED argiztapena jarri.
Goiko solairura iristeko eskailera-buruan, altzari-multzo bat jarri genuen. Altzari horrek hiru ate ditu, molduradunak, lokalaren dekorazioarekin ondo ematen dutenak. Beira-arasa txiki bat ere ipini genuen.
Solairuaren eskuinaldean, antzeko estiloko beste altzari bat jarri genuen, neurrira egindakoa, lokalaren jabeek eskatutako ezaugarrien araberakoa. Altzariaren behealdean hiru tiradera eta ate ipini ziren. Gainerako eskailera-begia haritzezko laminatu polit batez estalita dago –Susana Gilek aukeratua–, eta apal horizontal eta bertikal batzuk ditu, estilismoari lekua utzi diotenak.
Erakusketarako beira-arasak
Hiru horma-hobi egin genituen, zuraren zainen poroak markatuta dituen haritzezko melaminaz. Barruko hobia estali egin genuen eta apal batzuk jarri genituen espazioak banatzeko. Atzealdean, kanal perimetral bat egin genuen LED argiztapena ipintzeko.
Jantokiko beste gune batean, antzeko beste horma-hobi bat egin zen, baina espazioen antolamendua aldatuta.