O Camiño hotela, Durangon

Habitación hotel Durango

Interiorismoa: Lázaro Estudio

Proiektua gauzatu zen urtea: 2022

Kokalekua: Durango (Bizkaia)

Erabilitako materialak: haritz-egurra.

Argazkiak: Erlantz Biderbost

 

Banco de la recepción

Harrera 

Durangoko hotel honen harreran bi panel jarri genituen, sarrerako alde bakoitzean. Piku itxurako moldurarekin egin genituen, panelen goiko aldean ikus daitekeen bezala. 

Hainbat lagin prestatu genituen, espaziora hoberen egokitzen ziren lama bertikalak aukeratu ahal izateko. Hala, ebaketa triangeluarrekoak aukeratu genituen azkenean. Lamen zabalera aukeratu ondoren, haritz-egurra aukeratu genuen.  

Lama bertikalak bernizatu genituen eta tonu suabe batez tindatu genituen. Ostean egurrezko egituraren gainean jarri genituen, hormatik pixka bat bereiziz. LED argiteriaren bidez zeharkako argia sortzea zen helburua, hotelaren izena osatzen duten letrak atzetik argiztatzeko. 

Mostradorearen erdigunean bernizatutako haritz-egurra erabili genuen. Kanpoko aurpegia alboetako panelekin bat zetorren. Erdiko modulua, haritz-egurrez egina, marmol beltzarekin estalita dago; barrualdea, berriz, haritz-egurrezkoa eta laua da, armairuekin. Azken horiek ateak eta atera daitezkeen apalak dituzte.  

Egunerokotasunean erosotasun osoz lan egin ahal izateko, joan-etorriko ate bat gehitu genion, mostradore barruko eremuan errazago sartu ahal izateko.

Harrera-eremua osatzeko, eserleku gisa erabiltzeko oinarri bat egin genuen. Horretarako ere, haritz-egurra erabili genuen. Hainbat hanka egin genizkion oinarriari, egonkorra eta sendoa izan zedin. Erosoago egiteko, artile-koloreko oinarri tapizatua jarri zitzaion. 

Durangoko hotelaren gelak

Irizpide estetiko bateratua aintzat hartuta egin genituen hoteleko gela guztiak. Kasuan kasuko gelara egokitu genuen altzarietako bakoitza (oheburua, mahaia, apain-mahaia…). Espazio bakoitzaren neurriak errespetatu genituen, proportzio polita lortzeko. Bi metrora bitarteko altuera zuten oheburuak prestatu genituen, grisez margotutako taularekin. Gure akabera berezia eman genion ostean Finsa, junturak bertikalean markatuz. Oheburuaren gaineko tartea ildaskatuta dago, LED argiak jartzeko. Horrela, zeharkako argia sortzen da, gorantz zein beherantz.

Oheburu bakoitzak neurri bereziak ditu eta ez dira berberak gela guztietan. Izan ere, gela batzuen kasuan bi altueratan egin ziren oheburuak, LED argiteriak goranzko norabidean sortutako zeharkako argia mantenduz. Oheburuaren alde batean mahai lagungarria jarri genuen; bestean, aldiz, hormara itsatsitako ohe-mahaia. Oso diseinu berezia lortu genuen horrela. Altzarietan haritz-egurrezko taula, kolore naturalekoa, eta berezia den laminatu grisa konbinatu ziren. Zoruan finkatu genituen altzari guztiak, zuriz lakatutako burdinazko egitura baten bidez. 

Detalle cabecero
Detalle muebles habitación
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer