Nafarroako Cinfa farmazia showroom-a.

Interiorismoa: Sube Interiorismo

Birsortzearen urtea: 2019

Tokia: Olloki, Navarra

Erabilitako materialak:laminatua, haritzaren zura, dentsitate ertaineko zuntz-taulak (DM) eta lakatuak.

Argazkiak: Biderbost Photo

Farmazia-industrian diharduen enpresa multinazionala da Cinfa. Egoitza nagusia Ollokin (Nafarroa) du. 1969an sortu zen konpainia, eta Espainiako merkatuan sendagai generikoak ekoizten ditu.

Sube Interiorismo-ren zuzendaritzapean, multinazional harentzat lan ikusgarria egiteko aukera eduki dugu.

Lehenengo fasean, harrera-lekua eta bulegoak goitik behera eraberritu genituen.

Lan horiek bukatu ondoren, showroom edo erakustareto bat egiten hasi ginen, Sube Interiorismo-k emandako planoetan marraztutakoa zehatz-mehatz betez, eta, ondoren, hori instalatzeari ekin genion.

Cinfa farmazia-enpresarentzako showroom-aren argazkiak.

Showroom handia Cinfa-rentzat.

Showroom edo erakustareto batez ari gara: botika ederra sortu genuen bulegoen barruan bertan Cinfa-k saltzen dituen sendagaiak ikusgai jartzeko. Enpresaren xede-publikoarentzat pentsatu zen aretoa: farmaziako profesionalak eta beste bezero batzuk. Horregatik, erakustaretoaren diseinuak bulegoenak ez bezalako ikuspegia izan du.

Cinfa-n, Sube-k bi giro, guztiz ezberdinak, sortu ditu estilo berean, bere zertasunaren ezaugarriekin: dotorezia eta berotasuna.

Bost inguru sortu dira hainbat sendagai-lerrotarako. Erakusmahai birakari polit eta berezi bana dute, baita salgaiak erakusteko apalategiak eta pantailarako instalazioa duen modulu bat ere.

Irudi ezberdinak irudikatu dira, nabarmendu nahi diren produktu edo sustapenaren arabera. Eremu bakoitzaren goialdean koadro apaingarriak jarri dira, zurezko markoak eta guzti, originaltasun ukitu bat emateko. Horien artean lanpara bat jarri da, erakusmahaia argitzeko. Izan ere, argi horren bidez, salgai dagoen produktuari edo espazioari berari protagonismoa ematea lortu da.

farmacia-cinfa-26

Atal baten xehetasuna.

Showroom-eko atalak birsortu egin dira, era guztietako altzarien bidez: erakusmahai bat; bi aulki; apalategi batzuk, erakusmahaiaren atzean, eta pantailadun modulu bat erdian. Sabaiko markoen xehetasuna ikus daiteke, baita erakusmahaia argitzen duen lanpara ere.

Erakusmahaiak tiradera bat dauka, eta eremu horri eman nahi zaion erabileraren arabera, lurrera doan beheko ardatz baten gainean biratzeko aukera ematen digu. Ardatz horretatik instalazio elektrikoa sartu dugu, entxufeak eta datu-konexioa prestatzeko.

Zura imitatzen duen laminatuzko erakusmahai biribilaren azpian, argi-instalazioa ikus dezakegu apal guztietan.
• Goiko aurrealdeetan, interiorismo-estudioak zenbakizko kontrolaren bidez sortu duen diseinu pertsonalizatua ikus daiteke lakatu grisez.
• Behealdean, tiradera bat simulatu da, diseinu klasikoagoetan inspiratu dena. Moldura zuzenak ditu, eta horma-atal zuzena erdian. Diseinu soila da, gainerako egiturarekin ederki konbinatzen duena.

farmacia-cinfa-32
farmacia-cinfa-33

Zurezko gurpildun orgaren xehetasuna.

Cinfa-ren showroom-erako sortu den beste xehetasun bat, zurezko gurpildun orga bat da, botiketan pertsonen tentsioa neurtzeko erabili ohi dena. Laka zuriz egin da, zurezko laminatuarekin konbinatuta, gainerakoarekin konbinatuta, alegia.

Zenbakizko kontrolaren bidez arrazoizko kostuz emaitza oso profesionala lor daitekeela erakusten duen beste adibide bat dira orgaren gurpilak.

Cinfa-rentzat eraikitako botika-ostea.

Botika-ostera usadio zaharreko erabilerako farmazia-tiraderak simulatzen dituen panel batetik sartzen da. Tiradera aizunak dira, botika-ostearen kartelarekin bertikalean doazenak.

Dentsitate ertaineko zuntz-taulez (DM) egindako letrekin –zuriz lakatu direnak– egin da konposizio hori; panela zurezko laminatua da, eta gainean letra lakatuak ditu, baita tiradera-altzari aizunaren maskor-itxurako heldulekuak ere.

Diseinu klasikoa da eta, aldi berean, gure botika-iruditeriatik oso hurbil dago. Ondoko ate handiarekin kontrastatzen du. Atetzar horrek pertsianatxo moduko zurezko xaflak, zuriz lakatuak, ditu; goialdean gidaridun sistema lerragarria du, eta gurpil handi bat apaingarri gisa.

farmacia-cinfa-24

 

Botika-ostearen barrualdean xehetasun ugari dago: erakusmahai bat, baldosa zuriz estalita, eta, aurrealdean, ate handi lerragarri bat, hiru piezatan banatuta, sukalde eremuaren itxitura gisa.

farmacia-cinfa-42
farmacia-cinfa-41

Botika-showroom-eko ate lerragarriak.

Hiru ate lerragarri itxien erdian pertsianatxo batzuk daude; ateen bi aldeak zuriz lakatuta daude, eta sabaian argia dute, protagonismo handiagoa izan dezaten. Beti bezala, ateak egoki ibil daitezen ziurtatzeko, sistema ona instalatu dugu. Egitura hori oso erosoa da, aldi berean ateak erabilgarriak eta estetikoak baitira. Hortik sukalde aldera igarotzen da, eta bertan, egunero erabiltzen diren elementuak uzteko balio duen haritzaren zur bernizatuko apal bat dago.

Eremu horretan, hexagono formako erakustoki original bat birsortu da, erleen abaraska gisa. Zuriz lakatuta dago, haritzaren zurezko laminatuarekin konbinatzen da eta goialdean argia du hain diseinu polita nabarmentzeko. Erakustoki horrek botika-eremua eta bulego-eremua lotzen ditu, lan-eremu horretara igarotzeko ate bikoitz lakatu baten bidez.

showroom-cinfa-puerta-1
showroom-cinfa-puerta-3
showroom-cinfa-puerta-2
showroom-cinfa-puerta-4

Cinfa-ren showroom-eko idazkunak, zenbakizko kontrolaren bidez egin direnak.

FARMACIA idazkuna nabarmendu dugu: letra lakatuez egin da, haritzaren zurezko laminatu batez markoztatuta eta sabaiari eta zoruari metalezko egitura batez eutsita. Dekorazio-estudioak argia gehitu die letra eder horiei, nabarmentzeko.

farmacia-cinfa-43

Argazkiaren ezkerraldean, piramide-formako gurpildun erakustoki bati erreparatzen diogu: hiru apal altuera ditu eta barruan, tiraderak, produktuak gordetzeko. Tiradera horien aurrealdea, sail bakoitzean jarritako apalategien goialdearen diseinu berari jarraituz egin da.

Idazkunaren ondoan bi hexagono daude erakustoki eta apaingarri moduan, haritzaren zurezko laminatuaz eginak, eta barruan LEDak instalatzeko ildaskak dituzte. Sabaiari eta zoruari metalezko egitura baten bidez lotutako apal zuri batzuek osatzen dute erakustoki horien egitura.

farmacia-cinfa-41
farmacia-cinfa-42
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer