La Paz etorbideko Farmazia, Madrilen

Barne-diseinua: Sube Interiorismo

Lanaren urtea: 2018

Lekua: La Paz etorbidea, Madril

ArgazkiakBiderbost photo

Erabilitako materialak: zur-lakatuak, lauzak eta metalak

farmazia-madril
farmazia-madril
farmazia-madril

Getafeko Farmazia

 Hau oso farmazia originala da, eta Sube Interiorismo estudioak diseinatu du.

Diseinuan zenbait elementu uztartu dira: zur-lakatuak, lauzak eta metalak, material modernoak eta egikera klasikoagoa duten beste elementu batzuk erabilita. Multzo osoa luminarien bitartez argiztatu da.

Fatxadan FARMAZIA testua agertzen den modulu bat ikus daiteke, lurzorutik jasota, eta led batez argiztatutako erlaitz bat sortu da hartarako.

 

Getafeko Farmaziaren banaketa

 Farmazia bi eremutan banatuta dago:

  • Eremu batean jendea artatzeko salmahaiak daude.
  • Beste eremuan apalategiak eta bulego motako departamentua daude. Trenkada baten bitartez bereizten da gainerakotik.

Farmazia osoan haritz-laminatua, haritza itxuratzen duen laminatu zuria, laka eta pinua erabili dira.

Belar-dendaren eremua bernizatutako pinu-zurez dago egina. Apalategi guztien sakoneran haritz-zainak dituen laminatu zuria erabili da, eta grisean lakatutako altzari batekin uztartu dira. Goiko aldean erremate lakatua dute, eta gainean letra batzuk ageri dira. Eremu bakoitzean erakutsi nahi diren produktuen arabera aldatzen dira letra horiek.

 

Zurez eraikitako soluzioak produktua erakusteko

Erdialdean erakustoki gisa erabiltzeko orga batzuk dituzte. Banan-banan diseinatu ziren, zer produktu erakutsiko den kontuan harturik. Gondola motako erakustokia haurtxoentzako produktuetarako pentsatuta dago. Banaketak dituen estalki inklinatua du, askotariko produktuak erakutsi ahal izateko, ahalik eta gainazal handienari probetxua aterata (kasu honetan, haurrentzako elikadura-potoak jartzea aukeratu dute). 

Eremu honetako oin guztiak egiteko, honako hauek erabili dira:

  • Laminatu zuria, eta altueran erregulatu daitezkeen apalak.
  • Haritz-laminatuzko aurrealdea eta maskor formako heldulekuak dituzten tiraderak beheko aldean, lokalaren gainerakoarekin bat etorriz.

Beste eremu batzuetan ere diseinu bera erabili da: adibidez, belar-dendan eta salmahaian.

 

Sormen handiko diseinua establezimenduko salmahaietarako.

Salmahaiak haritz-laminatuz egin dira. Kanpoaldea lakatuta dute eta platabandek altzari klasikoaren estiloa itxuratzen dute, baina lokalaren dekoraziora egokituta.

Salmahaiaren gainean, sabaian, bernizatutako pinu-zurez egindako marko apaingarri batzuk ikus ditzakegu, eta barrualdean sendabelarren marrazkiak dituzten binilo batzuk txertatu dira.

Elementu komun gisa, lokalaren eremu guztietan gurpil apaingarri batzuk erabili dira apalategien azpian, apalategien oinetan eta baita salmahaietan ere.

Asko gozatzen dugu halako gehigarriak egiten…

 

farmazia-madril
farmazia-madril
farmazia-madril
farmazia-madril
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer