Atxekolandeta etxebizitza

vivienda-atxekolandeta-cocina

Interiorismoa: Macarena Barcia eta Oat Arquitectura 

Eraberritzearen urtea: 2020

Erabilitako materiala: zurezko lakadura

Argazkiak: Biderbost

Atxekolandeta etxebizitza

Oraingo honetan, Macarena Barciaren zuzendaritzapean egindako Atxekolandeta etxebizitza bat eraberritzeko lana partekatzen dugu. Negurin (Getxo) dago duplexa.

Etxebizitzako sukaldea

Eremu ireki horretan, sukaldearen eta egongelaren artean arku bat egin dugu. Oraingoan, gris-beltzezko lakadura aukeratu da, oso berezia, eta horretan ildaska bat jarri da bi eremuak ixteko pertsiana-gidaria hartzeko, egituraren segurtasuna bermatzeko asmoz.

Estaldura hori erabilgarria da, eremua estaltzen du eta dotoretasuna eta berezitasuna ematen ditu. Akabera berezia da, etxebizitza bisitatzen duten pertsonak axolagabe uzten ez dituena.

vivienda-atxekolandeta-cocina
vivienda-atxekolandeta-cocina

Logela nagusiaren xehetasunak

Sukaldetik logela nagusira iristen da, grisez, ia beltzez, lakatutako ate lerragarri bati esker. Ate horrek oso handia izatea du bereizgarri: zorutik sabairaino doa eta Klein etxeko lerragarrien sistema bilkorrra du, baita Di Dihheya etxeko helduleku metalikoa ere.

Ate hori oso erraz erabiltzen da, eta garbitasun bisual ikusgarria dakar. Akaberak eta burdineriak lortu dute ate soil batek etxeari estiloa eman izana.

vivienda-atxekolandeta-habitacion
vivienda-atxekolandeta-habitacion

Jantzigela handia Atxekolandeta etxebizitzarako

Logela nagusitik jantzigelara igarotzen da. Gure esperientzia dela eta, jakin badakigu jantzigela bat edukitzea dagoela pertsona askoren gogoan. Kasu honetan, gainera, etxebizitzan bizi direnen beharrei guztiz erantzuten die jantzigelak.

Gela hori diseinatu eta egiteko, poro sinkronizatu oso laminatu berezia, Finsa etxekoa, aukeratu du Macarena Barciak. Haritzaren zurezko akabera du, eta jantziak –alkandorak, jakak,… – esekitzeko osagaiak ditu, baita kamisetak eta jertseak jartzeko apalak eta miru-buztan formako junturaz egindako tiraderak ere.

Jantzigelan apal lerragarriak jarri dira, oinetako-altzari moduan.

vivienda-atxekolandeta-vestidor
vivienda-atxekolandeta-vestidor
vivienda-atxekolandeta-vestidor
vivienda-atxekolandeta-vestidor

Komun-esparrua, non paperak berotasuna ematen duen

Jantzigelatik komunetara igaro daiteke, eta korridorean barrena paperaren berotasuna nabari daiteke. Bertan, bi armairu egin ditugu beltz oso berezi batez lakatuta, eta platabandaren barrualdea gainerako hormetako paper bera erabiliz papereztatu da.

Gelen artean, ate lerragarri lakatuak jarri dira, kolore argiz, paperaren kolorearekin bat etor daitezen. Egitura osatzeko, goian amaiera lakatu ilun bat jarri da, paperaren amaiera markoztatzeko aukera ematen duena. Emaitza ikusgarria da, etxebizitza honen argazkietan ikus daitekeen bezala.

vivienda-atxekolandeta-aseo
vivienda-atxekolandeta-aseo
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer