Garrigues abokatu-bulegoa. Bilbo
Barne-diseinua: Estudio Tres S.L.
Lanaren urtea: 2009
Lekua: Garrigues abokatu-bulegoa. Bilbo
Erabilitako materialak: intxaurrondoaren zura
Bilboko Garrigues abokatu-bulegoaren proiektuaren xehetasuna.
Bulegoak Carlton hotelaren atzealdeko eraikin batean daude, bigarren eta bosgarren solairuetan (bakoitzak 500 metro koadro inguru ditu).
Enpresa horretan, lanerako hainbat zona behar dira negozioaren ezaugarriengatik. Hori dela eta, lehenik eta behin intxaurrondo zuriaren zurez egin zen eremu bat. Produktu hori kalitate eta kostu handikoa da: sarrerako trenkada bat egin genuen intxaurrondoaren zurarekin kanpoaldera begira (eskailerako eremuan), eta beste bat, barnealdera begira (harrera-eremua)
Harreraren eremutik, bilera-aretora sartzen da.
Argazki honetan ikusten den bezala, intxaurrondoaren zurez eginiko armairua dago eskuinaldean, eta 4 metro inguruko kristalezko trenkada, ezkerraldean. Erdigunean, mahai handi bat dago. Leiho-erlaitzak ikus daitezke, horiek ere intxaurrondoaren zurez eginda. Zuzendaritzako eremua da.
Bulego horretatik ezkerrera atera bezain laster, hainbat bulegotara sar gaitezke. Bulego horiek intxaurrondoaren zurezko akabera berdina dute. Aurrerago, bigarren eremu batera igaroko gara. Han, bulegoak melamina zuriz eta grisez eginda daude. Bulego horiek ez dira hain kalitate handikoak, baina oso estetika landua dute. Gainera, oso erabilgarriak dira bertan lan egiten duten langileentzat.
Bulego handi horien azken eremuan sukalondoa, leihatilak eta abar daude, baita langileek erabiltzeko beste eremu bat ere. Eremu horretan, askotariko lanak egin ditugu; besteak beste, sukaldeko altzariak, mahaiko mostradorea… Lokal hori Estudio 3, enpresak sortu zuen (Galdakao).