Alhóndiga Mediateka – Azkuna Zentroa

Mediateka Alhondiga - Azkuna Zentroa detalle mobiliario de madera
Mediateka Alhondiga - Azkuna Zentroa
Uso de la madera en Mediateka Alhondiga - Azkuna Zentroa
Dekorazioa: TRABE ASOCIADOS dekorazio-estudioa

Lanaren urtea: 2010

Lekua: Alhóndiga Mediateka – Azkuna Zentroa. Bilbo

Erabilitako materialak: urki zurezko taulak

Mediateka Alhondiga proiektuaren xehetasunak

Alhóndiga Mediateka – Azkuna Zentroa proiektua erronka izan zen Landa Ebanistería enpresakoontzat: lehenik eta behin, mundu osoan prestigio handia duen Philippe Starck arkitektoarekin aritu ginelako. Gainera, Bilboko estudio batekin lan egiten genuen lehenengo aldia izan zen: Trabe Interiorismo.

Azken 6 urteetan eurekin elkarlanean jarraitu dugu, maila altuko oso proiektu interesgarrietan. Trabe Interiorismo estudiokoek koordinatu zituzten lanak. Erronka handia izan zen Bilboko Alondegian egin beharreko lanetan parte hartzea.

Hona hemen prozesua.

Hasteko, Trabe estudioarekin harremanetan jarri ginen eta dokumentazio guztia helarazi ziguten: planoak, memoriak… Horrela, altzariak egiten hasi ahal izan ginen aroztegian.

Urkizko taula kontraxaflatuz egin genituen altzariak, altzarien junturak garai bateko tiradiren sistemarekin lotuta.

Lotura hori bera erabili zen altzari guzti guztien kanpoaldean.

Aroztegian altzariak egindakoan, bernizatzeko desmuntatu egin genituen. Horren ondoren, berriro muntatu, lekedaz itsatsi eta gurpilak ipini zitzaizkien, planoetan agindu bezala. Azkenik, lokalera eraman ziren.

Lanetan altzari mota desberdinak zeuden: toki batzuetan liburutegi gisa eta beste batzuetan kontsultarako ordenagailua eusteko altzari gisa erabiltzeko modu desberdinetan kokatutako apalategiak, sarraila indibidualizatuko atedun kutxatilak erabiltzaileentzat…

Akabera matedun berniza erabili zen, geruza fina, zurari itxura naturala emateko, baina aldi berean erabilpen handiak eskatzen duen babesa izateko.

Altzarien tindatzearen bidezko akabera beltzaranari eta Phillipe Starck maisuak diseinatutako argi ahuleko giroari esker erosotasun atsegina ematen diote bibliotekari, Bizkaian eta Euskadin ezagutu izan ditugun beste liburutegiekin alderatuta ezohikoa.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer