Bochoco gozotegia, Bilbon
Barne-diseinua: SUA Interiorismo (Susana Gil)
Lanaren urtea: 2012
Lekua: Bochoco gozotegia. Henao kalea, 13. Bilbo
Erabilitako materialak: Zuriz lakatutako DEko taulak
Altzariak eraikitzeko proiektuaren xehetasunak
DEko elementu makotuak erabili ziren Bochoco gozotegiko lan guztietan. Hainbat elementu fabrikatu ziren, esaterako, mahaiak, erakusmahaiak eta mostradoreak.
Argazkian ikusten denez, mahaiak behetik ateratzen dira eta badirudi zoru zuri leunduarekin bat egiten dutela. Hainbat lerro makotu marraztu ondoren, hormara iristen dira. Horman zehar igotzen dira eta beste zenbait aldiz makotu ondoren, sabaian bukatzen dira.
- Mahaiak zuri garbiz lakatu dira eta gorria erabili dira sabaian. Lanaren zailtasunik handiena izan zen erradio desberdinetako kurbak egitea mahai osoan, baina juntura bakar bat ere ez nabaritzeko moduan. Mahaiei akabera egokia emateko, honelako lokal batean izango duten erabilera jasan dezaketen laka gogorrak erabili genituen.
- Mostradorearen atzean, tiraderak eta estalki makotu kurbaduna dauzkan altzari osagarria dago. Horren gainean, erabat makotutako ogi-erakusmahai bat, mahaien estiloarekin bat.
- Sarbidearen gaineko sabaia ere zurez egina da.