
Arrese gozotegia, Bilbon


Barne-diseinua: Sube Interiorismo
Lanaren urtea: 2013
Lekua: Arrese gozotegia. Bilbo
Erabilitako materialak: haritz-zura eta laka.
Arrese gozotegia. Bilbon
Irudian haritz-egur listoidiuneko erakusmahaia ikus dezakegu, marmol eta haritzezko estalkiduna, hondoko neurrian erakusmahai hozkailuari egokituta..
Saltokia, oro har, haritza eta laka uztartuz egin da, bi kasuetan ere listoiak jarriz.
- Lakarako, DMan egiten da eta ondoren lakatu.
- Haritzaren kasuan, haritz-melamina haritz trinkoarekin uztartzen da.
Detaile gisa, errodapiak aprobetxatzen dira eta LEDa instalatzen da zoruak argiztatuz, errodapiaren hegalean txertatuta.
Sabaian egurrezko habe apaingarriak egin genituen, margotzeko prestatuak, ondoren sabaiarekin nahasten ziren, tonu zuri berean.
Erakusmahaiaren aurrealdean Arreseren logotipoa jarri geunen, kolore gorriz, enpresaren irudiarekin bat.
Fatxada haritz-egur listoidunez egin zen, kanpoalderako bernizaz tratatua, poro irekian, bazeuden markoak PVCz estali ziren kanpoaldetik eta barrutik, berriz, haritz-taulez. Modu horretan bazegoen markoa guztiz ezkutatzen da eta erakusleihoetan beira uzten da, saltokiaren barrualdera argi naturala pasatzen utziz.
Barruan produktuak erakusteko bi erakusleiho jarri genituen, barruko ate listoidunekin, gainerakoarekin bat etorriz, laka zurian.