Trapagarango etxebizitza

trapagaran-etxebizitza

Diseinua: Mitxel Landa

Zein urtetan egin den: 2018

Tokia: Trapagaran

Erabili diren materialak: zuriz lakatutako zura

Trapagarango etxebizitza

 

Trapagarango atiko honetako gela guztien diseinua klasikoa eta xumea da. Landa Ebanisteríak egin dituen diseinu guztiak zuriz lakatuta daude, eta horrek argitasun handia ematen dio multzoari.

Etxebizitzaren antolamendua.

Egongelan egitura klasikoko liburutegi lakatu bat dago. Horren ateak, apalak eta oinaldeak sinplifikatu egin dira, ildaskak kendu egin direlako. Erdiko atalean, telebista jartzeko zuloa dago; horren inguruan apal lakatu ugari daude, eta horiek sabaitik argiztatuta daude led fokuen bidez. Beheko ateetan Formani etxeko heldulekuak jarri dira.

Atondoko soingainekoen armairuan kanpoalde lakatua duten ateak instalatu dira, moldura leunez egindako hiru koadrotan banatuta, liburutegia bezala. Itxura klasikoa dauka armairuak, baina formak sinplifikatu egin dira, itxura berriagoa emateko. Erremate gisa, janba leun bat jarri da sabaiko zuloan. Armairua heldulekuekin osatu da, eta horiek bikain integratuta daude –jabeek beraiek aukeratu dituzte–, eta barrualdea ehun-akaberako laminatuaz eginda dago.

Etxeko gela nagusiko armairura igaroko gara: atondoko armairuaren antzekoa izan dadila lortu nahi izan da, eta horren koadroak hondoratuekin egin dira. Erdiko koadroetan horma-atalak beiraz uztea erabaki da, eta xehetasunak gehitu zaizkio, barruko gortinen eskutik. Halaber, altzari horretan ere heldulekuak eta barruko elementuen antolamendua, hala nola, apalak, tiraderak eta zintzildura jabeek adierazitakoak dira.

trapagaran-etxebizitza
trapagaran-etxebizitza

Etxebizitzako haurren logela.

Azkenik, neskaren logelara igaroko gara: bertan zuri lakatua ere da nagusi, eta hormako paper koloreduna nabarmentzen da. Bezeroaren beharrei erantzuteko, idazmahai bat egin da, gurpilduna, leihora erraz iristeko eta hura mantetzea erraza izan dadin. Eskuinaldean, jabeen tiradera-altzari baterako toki bat egokitu da. Ohearen ondoan, mahaiaren ezkerretara, mesanotxearen zeregina ere baduen apalategi bat ikusiko dugu, alboan zulo bat duena.

Logelako ohea, gainerako altzariak bezala, zuriz lakatuta dago eta ordezko koadroak dauzka koltxoiaren azpian dauden hiru kaxetan. Ohearen multzoa osatzeko, horma babesteko kopete moduan egindako erremate bat jarri da atzealdean.

trapagaran-etxebizitza
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer