Bilboko Víctor jatetxea eraberritzea

reforma-restaurante-victor
Interiorismoa: Vanesa Sagredo Eraberritzearen urtea: 2020 Erabilitako materiala: haritzaren zura

Víctor jatetxea 1940. urteaz geroztik dago irekita. Bilboko Plaza Barrian dago, eta toki enblematikoa da hiribildura datorren edonorentzat.

Vanesa Sagredoren interiorismo-estudioarekin batera parte hartu dugu jatetxea goitik behera eraberritzen

reforma-restaurante-victor

Víctor jatetxeko lehenengo solairua.

Lehenengo solairuan, eskailetatik, jatetxera sartzeko atea ikusten dugu. Haritzaren zurezkoa da atea, eta barruan beirate bat du.

Argakian ikusten denez, sarreran altzari bat dago, haritzaren zurezkoa, langileen lana errazteko pentsatu dena. Ezkerraldean haritzaren zurezko apal moduko egitura bat, burdinazko hankaduna, jarri da, hormari eutsita, erreserben liburua kontsultatu ahal izateko.

Inguru berean bi ate ere badaude, urdin grisaxkaz lakatuak, pertsianatxo-egitura dutenak; hortik komunen eremura sartzen da.

Ingurua zabaldu edo mugatzeko gortina bat ere badago, apaingarri gisa.

Argazkietan emaitza ikus daiteke, eta efektu bisualak ez ditu axolagabe uzten Víctor jatetxera bertaratzen direnak.

Kanpoko argiak protagonismoa bereganatzen du, eta bisitariari aho zapore ona uzten dio espazio zabal eta dotoreak. Inguru horretarako diseinatu eta egin diren zurezko altzariek itxura ikusgarria dute.

reforma-restaurante-victor
reforma-restaurante-victor

Altzari erabilgarriak eta erakustekoak.

Produktuak erakusteko eta Víctor jatetxeko langileen euskarri izateko altzariak ikusten dira argazkietan. Haritzaren zurezko akaberari eta LED argiei esker, altzariek zeregin nagusia dute toki horretan.

Arretaz begiratuz gero, errodapian eta paretak inguratzen dituzten molduretan egindako dekorazioa goza daiteke. Lakatu ilun bat aukeratu da, urdin grisaxka, botilategiaren tonu berekoa, hain zuzen. Hormen kolore zuriaren kontrasteak edertasun handia ematen dio multzoari.

Nabarmentzekoa da dekorazioak lokaletik bertatik berreskuratutako altzarien zati bat hartzen duela, eta oso emaitza dotorea lortu dela.

reforma-restaurante-victor
reforma-restaurante-victor
reforma-restaurante-victor

Ukitu originala,Víctor jatetxearen kutxa dagoen erakusmahairako.

Vanesa Sagredoren interiorismo-estudioak irudimen ukitu bat jarri du jatetxeko erakusmahaian, altzari zuzena eta goialde biribilduna diseinatu baitu. Lezkaren zurezko sareta, haritzaren zurezko pieza batek markoztatuta, urdin grisaxkaz bernizatuta dago, jatetxearen irudi osoarekin bat etortzeko.

Altzari horren atzean armairu bat dago, eta horren aurrealdea haritzaren zurezkoa da. Irudiari erreparatzen bazaio, hura laua dela eta zainak ukitu berezia ematen diola ikusiko da. Formani etxeko helduleku beltza aukeratu da oraingoan.

Víctor jatetxeko janariaz gozatuko dutenen jantziak esekitzeko dago antolatuta altzariaren barrualdea.

Plaza Barrira begira dagoen fatxadako leihateak.

Eraberritze-lan honetan nabarmentzekoa da Plaza Barriko arkuetara begira dagoen fatxadako leihate guztiak ordezkatu egin direla. Nahiko hondatuta zeuden, eta lanaren ostean isolamendu akustikoa ezin hobea lortu da.

Hori lortzeko, gomazko juntura bikoitza eta itxitura moduko leiho-barra jarri da leiho batzuetan. Leiho horiek ardatz aldagarrikoak dira, bezeroari zerbitzua ematen zaion bitartean, aireztapen-korrontea atsegina baina handiegia izan ez dadin.

Lokal guztian Forma Y etxeko heldulekuak eta leihate-barrak jarri dira. Kanpotik eta barrutik argiztatzeko prestatu dira leihateak, eta dekorazio-efektu itzela lortu da.

reforma-restaurante-victor
reforma-restaurante-victor
reforma-restaurante-victor
reforma-restaurante-victor
reforma-restaurante-victor

Enpresa-bazkariak egiteko aretoa.

Víctor jatetxeko aretoetatik bat bilera pribatuak egiteko pentsatu da.

Gortina batzuen bitartez, jangela zati daiteke, leku epelago eta intimoagoa eskaintzeko. Tokia egokitu egin da enpresek bazkari tradizional goxoa eta lan-bilera elkar ditzaten. Zalantzarik gabe, aukera paregabea da, jatetxea Bilboko toki adierazgarrienetako batean kokatuta dagoelako.

reforma-restaurante-victor
reforma-restaurante-victor

Víctor jatetxea eraberritzeko lanaren argazkiak.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer