
Gurutzetako ospitalea egokitzeko proiektua


Lanaren urtea: 2012
Lekua: Gurutzetako ospitalea. Gurutzeta plaza, 12. Barakaldo. Bizkaia
Erabilitako materialak: melamina hezetasunaren aurkako taularen gainean
Ospitalea egokitzeko proiektuaren xehetasunak
Gurutzetako ospitaleko proiektu hau egiteko, espazio publiko batean bete behar diren arau guztiak betetzeko gai den material bat behar genuen.
Zuzendaritza talde teknikoarekin batera, hainbat aukera aztertu genituen eta, azkenean, hezetasunaren eta suaren aurkako taularten gainean kokatutako melamnia hautatu genuen. Horrela, araudia beteko genuen. Maple motako astigarraren akabera eman genion. Horretarako, Maderas Vilarrasa enpresaren bitartez, Finsa enpresarekin harremanetan jarri ginen eta eurek beharrezko baldintza guztiak beteko zituen konponbidea aurkitzen lagundu ziguten.
Plakak horman finkatzeko, altzairuzko torlojuak erabili genituen, buruak kanpoan utzita, dekorazio gisa. Hori guztia argazkiak daramatzaten panelekin eta ateekin tartekatu genuen, horiek ere geuk eginda, urdinez. Markoak altzairu herdoilezinezkoa dira eta bi aldeak Polyrey etxearen material estratifikatuz estali genituen.