B3B Woman Studio. Gimnasioa, Madrilen
Barne-diseinua: Sube Interiorismo
Lanaren urtea: 2016
Lekua: B3B gimnasioa. Ayala kalea, 54. Madril.
Erabilitako materialak: egur naturalaren eta zuriz lakatutako egurraren konbinazioa.
B3B Woman Studio. Gimnasioa, Madrilen.
Honakoan Madrilera abiatu ginen proiektu ezberdin eta originala egiteko, emakumeentzako gimnasio esklusibo bat.
Kasu honetan estudioa SUBE da, eta eskakizunari erantzuteko gure tailerrera altzariak fabrikatzeko gehitu ditugun makina robotizatu berriak erabili genituen.
Egin daitezkeen lan-moten adibide bat: letren fabrikazioa b3b-ren logotipoarekin, pinu-egurrez eginak, Begoña Susaetaren taldeak diseinatutako itxura zehatzarekin, lanparak esekitzeko zuloekin, kamerinoetako betiko apain-mahaiei keinua eginez.
Barrura sartzeko horman moldurak jarrita apaindutako pasabide luzea zeharkatu behar da, hormarekin integratzeko margotuak, pinu-egurrez ere eta pasabide osoan zehar koadroak ere egin genituen, diseinuaren arabera.
Aldageletan pinuz egindako mahaiak daude, hanka metalikodunak eta kamerino motako ispiluak, pinu molduratuan, 30 cm-ka jarritako lanparekin, ispilua erabiltzeko argiztapen ezin hobea sortuz.
Aldagelen gune honetan, hormetako batean, 1,50eko diametroko logotipoa ikus dezakegu, hormari itsatsita, kolore berean integratuta, zenbakizko kontrol-makinaz egina hori ere.
Gimnasia-gelan barrak egin genituen gimnasioaren luze osoan, egitura metalikoez eutsita, hainbat ariketa egin ahal izateko. Barrak pinu-egurrez egin genituen, akabera naturalez bernizatuta.
Gimnasio osoan egur naturalaren eta zuriz lakatutakoaren arteko konbinazioa ikus dezakegu, baina ageriko egurraren zainarekin eta, aldi berean, hori guztia bistako adreilu zuriarekin uztartuta.
Aipamena AD Architectural Digest blogean [online]: “Madrid York“. Eduardo Merlo. 2016ko otsailak 20.