Vitoria-Gasteizko etxebizitza baten eraberritze-lan integrala

Puertas correderas vivienda en Vitoria

Interiorismoa: Quefalamaria

Proiektua gauzatu zen urtea: 2022

Kokalekua: Vitoria-Gasteiz

Argazkiak: Erlantz Biderbost

Erabilitako materialak: Lakak, laminatua eta haritz-egurra.

Etxebizitzaren sarrerako hall-a

Etxebizitzaren atondoan haritz-egur laminatuzko armairua egin genuen. Sabairaino errematatu genuen eta zuriz lakatu genuen. Altzari honek ateak ditu goiko zein beheko aldean; erdian, aldiz, hutsartea dauka. Hutsarte horrek ispilua dauka hondoan. Eskegita dago armairua eta LED argiak ditu, behealdean zein hutsarte barruan. Ezaugarri horiei esker, altzari hau bitxia eta bakana da.

Bere aurrean eserleku bat egin genuen, haritz-egurrarekin. Eserlekuaren horma ere haritz-egur laminatu berarekin egindako panela da, sabairainoko foseatuarekin. Horrek guztiak berezi egiten du espazioa. Txoko hori osatzeko, kolore neutrodun tapizatua duten kuxinak jarri ziren egurrezko oinarriaren gainean.

Mueble recibidor
Recibidor

Jan-egongela

Egongela dagoen tokian daude etxebizitza banatzeko ate guztiak. Bertatik sar daiteke komunera, logela nagusira eta haurren logeletara. Zuriz lakatuta daude ateak eta erabat lauak dira, janba lauarekin eta altzairuzko helduleku enbutituekin. 

Jan-egongelarako modulu bat eta apalategi bat egin genituen, haritz-egur laminatua eta laka grisa konbinatuz, kanpoaldetik zein barnealdetik. Gris suabe bat aukeratu zen eta sukaldeko ateak ere kontuan hartu genituen, bat etor zitezen. Apalategiaren alde batean zorutik sabairaino doan eta behealdean apalak dituen armairu bat jarri genuen. Sukaldea eta jangela banatzen dituzten ate lerragarriak ezkutatzeko balio du modulu osoak.

Klein sistema bilgarriarekin egin genituen ate lerragarriak eta taulan bertan integratutako heldulekuak egin genizkion. Lau beirate horizontal dituzte, lakatu gris argiarekin. Horrelako ateak jarrita, sukaldea eta egongela bisualki konektatzea lortu genuen.

Comedor
Módulo y estantería
Baño principal

Bainugela

Etxebizitzako bainugela nagusia handia eta oso argitsua da. Haritz-egurrezko altzari bat egin genuen, aurrealde lauarekin eta beta lerrokatuarekin. Bi tiradera handi eta harri akrilikoarekin egindako gaina ditu. 

Bainuontziaren gainean haritz-egurrezko hutsarte bat dago, hondoan ispilua duena. Horrela, oso diseinu berezia lortzen da bainugela nagusirako. 

Atzealdean, eskuinetara, horman sartutako armairua ikus genezake, dutxaren eta hormaren artean. Haritz-egurrezkoa da eta zorutik sabairaino doa. 5 milimetroko kanal perimetrala dauka, bainugelara sartzeko atea inguratzen duena. Altzari hau ezin hobea da toallak eta oro har bainugelan erabiltzen diren produktuak gordetzeko. 

armario

Logela nagusia

Logela nagusian sartu bezain pronto, ezkerretara, beltzez lakatutako burdinazko ateak dituen armairu bat ikusiko dugu. Kristal tindatuak ere dituzte, logelaren barnealdea antzematen uzten dutenak. Armairuaren barnealdea haritz-egur laminatuarekin egin genuen, berotasun handia transmititzen baitu. 

Armairuaren aurrean dago logela nagusiko bainugelarako sarbidea. Kanpotik zuriz lakatuta dauden eta barrutik laminatuta dauden lau tiradera dituen altzaria egin genuen bertarako. Haritz-egurrezko gaina eta altzaria bera hormara itsatsita daude eta beraz, zorua eta alboak libre geratzen dira. Oso diseinu polita da eta bat dator espazioarekin berarekin.  

Bainugelan sartu eta ezkerretara, aurretik zegoen hutsarte bat ikusiko dugu. Haritz-egur laminatuan egindako lau apal jarri genituen bertan, lau zentimetroko lodiera dutenak. 

Logelako oheburuak oso diseinu originala dauka, haritz-egur trinkoarekin egindako listoiek osatzen baitute. Lama bertikal batzuk jarri genizkion eta beltzez lakatu genuen.  

Etengailuak, entxufeak eta pareta-argiak ahokatzeko elementu beltzak erabili genituen, praktikotasuna lortzeko. Goiko aldean laka zurizko apala jarri genion, hormarekin bat eginez. 

 

Habitación infantil

Haurren logelak

Haurren logelan habia-ohe bat, ate lauak dituen eta zuriz lakatuta dagoen armairu bat eta idazmahai bat daude. Idazmahaiaren kasuan, haritz-egurra eta laka zuria konbinatu dira eta armairuan integratu da.  

Zuriz lakatu genuen armairua eta erpuruekin irekitzeko ate lauak jarri genizkion. Berezitasun gisa, erpuruekin irekitzeko heldulekuaren hondoa haritz-egurrarekin egin genuen. 

Idazmahaia haritz-egurrezkoa da eta armairuarekin konbinatu da, haritz-egur laminatuarekin egindako apalategi baten bidez. Sakonera gutxi ematea erabaki genuen, armairuaren barnealdean espazio bat sortzeko aukera aprobetxatzeko.  

Tiradera-altzari bat gehitu genion idazmahaiari, hiru tiraderarekin. Ezkutuko sistema lerragarria jarri genien, baita tiraderak ixten direnerako amortiguazio-sistema bat ere. 

Haurren beste logelarako, haritz-egurrezko aurrealde laminatua eta helduleku metalikoak dituen armairua egin genuen. Metro bateko luzera du, gutxi gorabehera. Interioristek aukeratutako laminatuarekin egin genuen armairuaren barnealdea. 

Gauzak gordetzeko toki gehiago izateko, beste armairu bat jarri genuen, lau atekoa. Beste logelako armairuaren antzekoa da eta bat dator etxebizitza osoaren estiloarekin. Zuriz lakatu genuen, erpuruekin irekitzeko heldulekuak jarri genizkion eta haritz-egurraren koloreko hondoa egin genion. Detaile horri esker, haritz-egurrezko idazmahaiarekiko harmonia lortzen da. 

Haurren logeletako batean dagoen idazmahaia haritz-egur laminatu bereziarekin egin genuen eta armairuan sartutako apalategia jarri genion, ikasteko objektu praktikoak (liburuak, adibidez) eta oro har eskolako materiala gordetzeko. 

Tiradera-altzari zuria ere gehitu genion. Heldulekurik gabeko hiru tiradera ditu, aurrealde garbiarekin. Ikasteko espazio hau oso erosoa da haurrentzat.  

 

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer