Goitik beherako obra Bang & Olufsen-entzat
Proiektu hori Bilboko Bang & Olufsen denda batentzat egin da, hain zuzen, goi-mailako gamako produktuetan hirian irudiari eta soinuari aplikatutako teknologiaren arloan nahiz etxebizitza partikularrentzako domotikako instalazioetan erreferente den marketako batentzat.
Lokala handitzeko eraberritze-lana izan da, hain zuzen, produktu berria, Bulthaup etxeko sukaldeak, sartu ahal izateko. Bang & Olufsen dendak lekuak banatu behar zituen, sukaldeak eta gainerako salgaiak gune desberdinetan jartzeko, produktu bakoitzari protagonismoa emateko lehen-mailako marka bikainen sektoreko estilodun lokal horretan.
Zurezko osagaiak, goiko solairuan
Guneak banatzeko, itxitura listoidunak egin ditugu, estrabe artean zentimetro batzuk utzita. Gris ilunez lakatuta daude, eta lurretik sabaira doaz.
Bulthaup etxeko altzari bat oinarri hartuta, hori aldatu egin da, sukaldeko altzaria simulatzeko.
Diseinuko bulegoetara sartzeko ate nagusi bat gehitzean datza gure egokitzapena. Izan ere, dendako teknikariek une oro publikoari begira egon gabe lan egin dezaten sortu da gune hori.
Beheko solairuan egindako egokitzapenak
Lokalaren behealdera sartzeko gunean zurezko eskailera bat dago igogailuaren tokian.
Igogailu ondoan lan-eremu bat dago, bulegoko mahaiak dituena, eta bulego horretara igarotzeko eremua banatzeko, goiko solairuaren antzeko beste itxitura bat egin da, baina horretan, beheko eta goiko aldeetan LEDa du, eta horrek argi-efektua sortzen du gris iluneko itxituraren atzean. Behar izango balitz LED hori aztertu edo konpontzeko, sistema berezi bat erabiltzen da, egitura hondatu gabe itxiturako xaflak kendu ahal izateko.
Zurezko goitegia, oholtza gisa
Ukitu original gisa, oholtza goitegia egin da, eta horretan, piano polit bat jarri da, modu sinbolikoan, bezeroekin eta dendan erakusgai dauden produktuekin bat datorren giroa sortuta.
Inguru berean, Bang & Olufsen dendak bi gela handi ditu alboetan; horietan, erakusketa moduan, etxebizitzetara egokitutako produktuak daude. Espazioa diseinatzean, bezeroei pribatutasun handiagoa ematea hartu da kontuan, erabakiak lasai, etenik gabe eta arreta handiz har ditzaten.
Showroom bikaina da, zeinean etxebizitza bateko gelak erakusgai dauden, irudi eta soinuaren arloko azken teknologia eta diseinudunak!
Bang & Olufsen-entzat egindako ebanisteria-proiektua aukera ederra izan da marka hori hobeto ezagutzeko eta nola lan egiten duten jakiteko. Zalantzarik gabe, kalitate bikaineko marka da, eta kalitatea horien proiektuetan islatzen da.
Recalde zumarkaleko denda bisitatzea esperientzia biribil batez gozatzea da, eta Landa Ebanisteríak, zuraren bidez, dendako gune handiei berotasuna ematen lagundu du.
Bang & Olufsen-ek produktu dotorea eta bikaina du, etxearen diseinuaz arduratzen direnentzat. Bitxikeria gisa esan dezakegu firma hori daniarra dela. Peter Bang eta Svend Olufsen lagunek sortu zuten, 1925ean: bi ingeniari, eragin teknologiko handiko konponbideak eta hasieratik historia egin zuten diseinuak garatu zituztenak. Ba al zenekien haien produktu historikoetako batzuk New Yorkeko MoMA musoean ikusgai daudela? Zalantzarik gabe, historia egin dute, eta Landa Ebanistería-n bildutakook pozik gaude zuraren bidez haien gelei berotasuna ematen lagundu dugulako.