Igeretxe Hoteleko La Veranda kafetegia
Barne-diseinua: Upper Interiorismo
Lanaren urtea: 2018
Lekua: Igeretxe hotela, Getxon
Argazkiak: Osvaldo Pérez
Erabilitako materialak: poro sinkronizatua duen haritz-laminatua.
Igeretxe Hoteleko La Veranda kafetegian sartu ahala, establezimenduaren barra ikus dezakegu aurrean. Poro sinkronizatuko haritz-laminatuz dago egina. Laminatua FINSA etxekoa da.
UPPER Interiorismo estudioak, material berriak bilatzeko ahalegin etengabean, harrituta utzi gintuen akabera bitxi eta apartekoa erakusten duen laminatu honekin. Bai errodapiak bai moldurak haritz trinkoz eginak dira.
Barraren atzean kokatutako altzairuak haritz trinkozko ertzak ditu. UPPEReko dekorazio-profesionalen ideia hori lokal osoan txertatu zen; besteak beste, mahaiei ere haritz trinkozko ertzak ezarri zitzaizkien, eta lokalerako aukeratutako taula laminatu bakoitzaren tonuan tindatu ziren.
Jantokiko laguntza-altzariari ere haritz trinkozko ertzak egin zitzaizkion, eta mahaien eta terrazaren eremuetarako era askotako laminatu-diseinuak erabili ziren, baita jantokira sarbidea ematen duen ate lerragarrirako ere.