Westie denda. Algorta

westie-denda
westie-denda
westie-denda

Barne-diseinuaIN56

Lanaren urtea: 2018

Lekua: Telletxe Kalea, 7, 48991 Getxo, Bizkaia

Erabilitako materialak: laminak, zur lakatua

Westie denda – Lokala eraberritzea

 

IN56 estudioarekin elkarlanean Westie markarentzat eraberritu genuen lokal bat da. Bertan, haurrentzako arropak salduko dira.

Lanari ekiteko, laminatu batzuk kokatu genituen alboko aldeetan, apaintzeko, eta hor akabera desberdinak dituzten zenbait apalategi jarri genituen. Apalez eta altzari baxuz osatuta daude, biltegiratzeko, eta tonu arrosak, urdinak eta zur-kolorekoak dituzte.

Instalazioa egiteko, zura eta burdin zulatua tartekatu, eta elementu lakatuekin uztartu genituen. Elementu lakatuak bai laka matez bai laka distiradunez daude eginak.

Lokalaren erdialdean bi modulu ikus daitezke. Eserlekuaren funtzioa betetzen dute eta, aldi berean, produktuak biltegiratzeko balio dute eta alboko ertzeetan erakustokia dute. Guztia zuriz lakatuta dago, eta ertzak kurbadunak dira.

Dendaren salmahaiaren eta zutabearen diseinua laka distiradunez estalitako laminekin dago egina.

Azkenik fatxada diseinatu zen. Dekorazio-estudio baten bitartez, eta zenbakizko kontrola erabiliz, zenbait irudi egin ziren kontratxapatuz, eta akabera naturaleko berniza eman zitzaien, eta pitarekin lokaleko sabaitik zintzilikatu ziren apaintzeko.

Argazkiak: Erlantz Biderbost

westie-denda
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer