Getxoko familia bakarreko etxe bateko txokoa eraberritzea
Interiorismoa: Sube Interiorismo
Zein urtetan egin den: 2020
Tokia: Getxo, Bizkaia.
Argazkiak: Biderbost Photo
Erabili diren materialak: haritzaren zura eta pinuaren zura.
Getxoko familia bakarreko etxe bateko txokoa eraberritzea
Getxoko familia bakarreko etxe bateko etxabean dago txokoa. Sube Interiorismo-rekin batera egin da proiektua, goitik beherako eraberritze baten esparruan, ez ohiko estiloarekin, gustu onez gainezka.
Sukaldea, jantokia eta bainugela ditu espazioak.
Sukaldearen xehetasuna.
Sukaldean L formako apal-ilara bat instalatu da, zurezko eskuaira batzuekin eutsita. Aurrealdeko moldura goiko argiztapenak nabarmentzen du, pareta-argien bidez. Toki hori, gaineko sukaldearen gainean dagoenez, oso erabilgarria da ontziak jartzeko, sukaldearen erosotasun sentsazioa alde batera utzi gabe.
Sukaldeko eta jantokiko espazioa banatzeko, L formako mahai bat egin da, haritzaren zuraren kolore naturala duena, Finsa etxearen laminatuaz –hori ere, haritz naturalaren koloreaz. Gogortasun handiko eta akabera bikaineko egitura da. Sukaldea eta jangela banatzen dituen barra dotorea pilastra ertzak errematatzen du.
Jantokiaren antolamendua
Sukaldetik jantokirako giro-aldaketa futbolina duen jolasgune batekin hasten da. Haren ondoan, botilategi ikusgarri bat egin eta jarri da; horren kanpoaldea pinuaren zuraz egin da, eta akabera zuritua emateko lausodura du. Altzari horrek bi modulu –kristalezko ateak dituztenak– eta erdiko multzo bat –apalak dituena– dauzka. Barrualdeko laminatu atzerakoia, apal bakoitzean argiztatzen da, eta sabaiaren atzealdean argiztapen-puntu bat jarri da armairuaren egitura nabarmentzeko.
Botilategiaren parean armairu beira-arasa bat egin da, alboak itxita dituena, biltegiratze moduan erabiltzeko. Erdiko multzoan, oilategiko sareta duten beira-arasako bi ateek landa gogora dakarkigun estetika dute. Ateen kanpoaldean, pinu zuritua erabili da, lama bertikalekin. Barrualdea, laminatua, led bidez argiztatu da eta, aldi berean, erdiko gorputzean, saretatik ikusten da.
Armairu horren ondoan, saretaz estalitako ate irekiak dituen altzari baxu bat erantsi da. Irekidurei esker, argia piztu daiteke ateak itxita daudenean. Goiko panelean, dardo-makina bat jartzeko prestatu den ate bat jarri da.
Sabaia zur lakatuzko lauki-sare batez estali da. Bai panelek bai moldurek sukaldeko altzarien kolore-gama bera dute, dekorazio-estudioaren jarraibideei jarraiki.