Areeta eta Bilboko Campuseko Liburu-denda

campus liburudenda
campus liburudenda

Barne-diseinuaMitxel Landa

Lanaren urtea: 2017

Lekua: Campus liburu-denda. Areeta eta Bilboko egoitzak. Bizkaia.

Erabilitako materialak: laka zuria, kolore ezberdinetako laminatuak.

Campus liburudenda: Areetan

Liburu-denda eta paper-denda hau, aldi berean, opari-denda ere bada; Inditex taldearen saltoki zahar batean dago, eta oraintxe egiten duen jarduerarako egokituta zaharberritu da, saltokia hiru gune handitan banatuta.

Lehen zatian liburuak saltzen dira, mota guztietakoak. Apalak jarri dira, kolore zuria gris ilunarekin eta kolore argiko egur naturalarekin konbinatuz, zoruarekin ere bat eginez.

Liburu-dendako apalak altueran erregula daitezke, apal bakoitza ahal beste aprobetxatu ahal izateko. Horrela liburu bakoitzaren neurrira egokitu daitezke, baita azpiko aldean aurreratutako apal bat eduki ere, azken berrikuntzak erakusteko.

Gune horretako erdigunean kolore beltzez eraikitako zenbait uharte jarri genituen, azken literatura-argitalpenak erakusgai jarri ahal izateko. Bazeuden zutabeetan profildun panelak egin genituen, erakusmahaiak display modura zintzilikatu ahal izateko, produktuaren parte bat erakutsiz.

Bigarren gunea paper-dendako zonaldea da, azpiko aldean produktuak biltzeko ateak eta goian, produktuak erakusteko, bi aurpegiko erretilu mailakatua dituen kolore argiko erdiko uharte batek osatua. Perimetro osoan, produktuak erakusteko apalak eta gune horretan bertan, kutxako erakusmahaia dago, kobratzeko eta bezeroari arreta emateko.

Hirugarren gunea saltokira sartzean aurkitzen duguna da, mota guztietako oparitzeko objektuak saltzen dira bertan eta laka zuriko uharteak eta apalategiak daude.

Bai liburu-dendako gunea, baita paper-dendakoa ere, tonu ezberdineko laminatutan eginak daude; opari-dendako gunea, berriz, laka zurian egina dago.

Saltokian bi eskaileren egokitzapena ere egin genuen, liburu-dendako materiala erakusteko bata. erakuspen-erretiluekin eta hormako apalekin bata eta tamaina txikiagoko produktuak erakusteko bestea, erakuspen-zonalde batekin eta display-ak esekitzeko panel batekin.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer