San Pelaio Farmazia – Zarautz (Gipuzkoa)
Barne-diseinua: Sube Interiorismo
Lanaren urtea: 2017
Lekua: San Pelaio Farmazia Zarautz. Gipuzkoa
Erabilitako materialak: laka zuria, kolore urdineko laka eta haritz-kolorekoa…
San Pelaio Farmazia Zarautz.
Zarautzen egindako farmazia bat aurkezten dugu, oso diseinu bereziko farmazia, farmazietan ikusi ohi dugunetik oso bestelakoa. Hiru tonu ezberdinetan egina, laka zuri, haritz eta urdin koloreko lakaz, diseinuko harlauza eta gresarekin uztartuta; jarraian ikusiko ditugun apalen formak ere ohikoetatik harago doaz.
Lehenik eta behin egurrezko zorua duen gunea ikus dezakegu, jendeari arreta emateko zonaldea mugatuz, egurrezko sabaia du, zoruak egiten duen forma bera eginez. Gune honetan erakusmahaiak, erakuspen-apalategiak eta biltegirako sarbidea daude, non robotikako tiraderadun altzaria dagoen.
Erakusmahaiek farmazietako tiradera espezifikoak dauzkate, produktu horietarako zatiketekin, eta erakusmahaietako atzealdean altuera-mugimenduetarako kremailera-bandak, barruan produktuak biltzeko tiraderekin.
Jendaurreko erakusketa-gunean bi modulu ezberdin dauzkagu:
- Bata produktua erakusteko, gondola itxurakoa; halako bi unitate dauzkagu, zuriz lakatuak eta laminatu zuri eta haritzezkoekin uztartuak, piramide itxurarekin. Hala, goikok produktuak ez du azpikoa estaltzen, eta bi tiradera aldebakarrekoak, beste aldean bi tiradera faltsu simulatuz.
- Bigarren modulua jendeari arreta emateko erakusmahaia da, kolore urdin eta haritzezkoa. Alde bakoitzean egur lakatuz egindako gurpil bana dauka, eta mahai itxurako beste gune bat, arreta pertsonalizatua emateko. Gainerako erakusmahaia produktua erakusteko erabiltzen da.
Altzari horrekin batera bi zonaldetan errepikatzen den apaltegia ikus dezakegu, hiru tonu, zuria, urdina eta haritza, uztartuz egin. Altzari klasikoen moduko torneatuak dauzka, baina formak sinplifikatuta, saltokiko estetikara egokituak.
Altuera aldagarriko apalak dauzka, tiradera azpiko aldean produktuak biltegiratzeko eta goiko aurrealdea non, erdian pieza bat jarri den, produktua seinaleztatzeko plaka modura. Altzariaren goiko aldean LED bidezko argiztapenaren xehetasuna ikus daiteke, eta landare apaingarriak haren gainean.
Erakusmahaien atzeko zutabeak egurrezko laminatuz forratuta daude, eta haren gainean iltze rustiko apaingarri batzuk, pinu edo haritzezko taula rustikoa simulatuz.
Ezkerreko leihoa haritzezko laminatuz osatu da; bulegorako sarbidea da, arreta pertsonalizatua emateko erabilia. Bederatzi leiho-beira dauzka eta hiru garaierako atea, beirazkoa hura ere.
Aurrealdeari dagokionez, aluminio zuriz egina dago. Erakusleihoan KOSMETIKA eta FARMACIA dioten letrak jarri dira. Letrak kontratxapatu-taulaz egin dira, haritzez tindatuak, oinarri baten gainean eta oinarri horretan argiztatzeko LED-ak jarri genituen. Argazkian letren gainean lortutako efektua ikus daiteke, 10 bat zentimetroko 6 gurpilen gainean eutsita, diseinu industrialekoak; letraren bizkarrak kontratxapatuaren marrazki marraduna du eta aurrealdeak beta horizontala, haritzaren tonua simulatuz; erakusleihoetako batean, gainera, apalak bi altueratan jarri genituen erakusleihoko beiraren altuera gainditzeko. Soluzio horrekin produktu handiagoak erakusteko tokia lortzen da.
Egurrezko sabai esekia egiteko, egitura zintzilikatuko zen puntuen definizio-planoak egin ziren eta hori egurrezko sabai faltsuarekin bat etorri arazi genuen. Instalazioa euskarri espezifikoen bitartez eusten da, sabai faltsuarekin bateragarriak.
Amaitzeko, hona Diario Design-ek egindako aipamena. “Comprar medicamentos, una experiencia diferente en Zarautz.”