Indautxuko (Bilbo) etxebizitza bat eraberritzea

Vivienda Indautxu

Zuzendaritza: David González (Urbana Interiorismo)

Eraberritzearen urtea: 2023

Tokia: Indautxu (Bilbao)

Erabili diren materialak: haritzaren eta intxaurrondoaren zur trinkoa. Intxaurrondoaren zurezko laminatuak eta material lakatuak.

Bilboko Indautxu auzoko etxebizitza baten eraberritzean eta barne-diseinuan parte hartu genuen. Etxebizitza hori eraikin berri batean kokatuta dago. Proiektu horretan, soiltasuna, harmonia, funtzionaltasuna eta akabera ona nabarmentzen dira.

Etxebizitzako egongela

Egongela, jangela eta sukaldea espazio ireki berean daude. Egongelako hormetan oso lan zehatza egin da, eta forma dotoreak eta material nobleak nabarmentzen dira, hala nola haritzaren zura.

Haritzaren zurezko panelatze handia –6,50 m x 2,66 m– eta altua –2,40 m– sortu genuen egongelarako. Haren akabera zoruarenarekin berdindu genuen, espazioan harmonia handiagoa lortzeko.

Altzari bat jarri genuen, panelaren gainean esekia: haritzaren zurezkoa, kolore ilunez tindatutako akaberarekin, urre-kolore metalizatuko lakarekin konbinatuta. Horrela, kontraste ikusgarria sortu dugu.

Altzariak sei tiradera eta bi ate eraisgarri ditu. Barrualdea laka berezi batekin lakatu genuen, urre-kolore metalizatuan, altzariaren diseinua are gehiago nabarmentzeko. Gainaldea erretilu moduan egin genuen, ertzak goiko kristalean gainjarrita.

Etxebizitzara sartzeko atea alboko panelarekin bateratu da. Atea haritzaren zurarekin estali genuen, goiko eta beheko erremateak jarrita eta akabera guztiak bateratuta.

Egongela oso argitsua da, terrazan jarritako leihateei esker.

Vivienda Indautxu - Detalle Salón
Vivienda Indautxu - Detalle Salón
Vivienda Indautxu - Detalle Salón
Vivienda Indautxu - Detalle Salón
Vivienda Indautxu - Detalle Baño

Bainugela nagusia

Bainugela nagusia apaintzeko, etxebizitzaren gainerako gelen estiloaz baliatu ginen. Intxaurrondoaren zurezko altzari bat egin genuen, zain horizontalarekin, itxura zabalagoa emateko.

Altzariaren albo batean, apal bat ipini genuen zulo batean eta, horrela, bi espazio sortu genituen produktuak gordetzeko, “uñero” moduko eskulekuarekin. Altzariaren azpian, LED zerrenda horizontala jarri genuen, Davidek egindako proiektu teknikoaren arabera.

Etxebizitzako bulegoa

FBulegora sartzeko, kolore grisez lakatutako itxitura bat egin genuen (2,85 m x 2,70 m), etxebizitzako gainerako gelekin ondo ematen duena. Itxitura horrek bi atal finko eta bi orri eraisgarri –osorik zabaltzen direnak– dauzka, eta sei beira, horietako bakoitzean.

Hala egin zen ateak alboetan batu ahal izateko, erdialdea libre gera dadin. Kontuan hartu behar dugu, marrazkia zehatz egitean eta ateak tolestean, estetikoki, ateak irekita daudenean, bi ate ikusiko ditugula lau ikusi beharrean.

Estetikoki eta funtzionalki, ateak zabaldu eta itxi ahal izateko, forma bertikaleko eskuleku bat ipini dugu.

Vivienda Indautxu - Detalle Despacho
Vivienda Indautxu - Detalle Despacho

Logela nagusia

Logela nagusirako egin dugun oheburukoa tonu grisez lakatuta dago, eta sei koadro hondoratu ditu. Oheburukoa ederki egokitzen da logelako hormara, eta neurri hauek ditu: 2,70 m x 1, 64 m.

Vivienda Indautxu - Detalle Habitación
Vivienda Indautxu - Detalle Habitación

Proiektu teknikoaren araberako eta jabeen beharretara egokitutako altzari polita sortu genuen, baina diseinua eta funtzionalitatea albo batera utzi gabe. Izkinan dago altzari-multzoa, eta altzari guztiak lau bloke, sei ate, hobi bat eta hainbat apalategi dituzte. Apalategiek intxaurrondoaren zurezko apalak dituzte, eta horien gainen LED argiztapeneko 2,50 cm-ko lau zerrenda bertikal eta 1,40 m-ko horiontal bat jarri dira.

Tonu oso argi batez lakatu da altzaria –Urbana Interiorismok aukeratua–, eta horrek berotasuna dakarkio gelari, eta ondo baino hobeto ematen du intxaurrondoaren zurarekin. Izan ere, zur hori polit eta ikusgarrienetako bat da, tonalitateagatik eta zainengatik.

Hortxe, bitxitasun bat: intxaurrondoaren zura espezie heterogeneotako bat da; hala, 30etik gora intxaurrondo-mota daude. Intxaurrondo arruntaren zura eta intxaurrondo beltzaren zura nabarmentzen dira, ezaugarri bikainak dituztelako.

Vivienda Indautxu - Detalle Habitación
Vivienda Indautxu - Detalle Habitación
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer