Navas- sa enpresaren bulegoak, Sestaon

zona de staff Navas SA.

Proiektua: Sube Interiorismo

Proiektua gauzatu zen urtea: 2021

Kokalekua: Trapagaran (Bizkaia)

Argazkiak: Erlantz Biderbost

Erabilitako materialak: laminatua lakatu zuriarekin eta haritz-egurra.

Navas-sa enpresak  Trapagaranen (Bizkaia) dituen bulegoetako instalazioak eraberritu ditu.

1990. urtean sortutako familia-enpresa hau airea girotzeko, aireztapenerako eta sistema akustikoetarako instalazioak kontrolatzeko eta kudeatzeko sistema aurreratuak jartzeaz arduratzen da. Berrikuntzarako bulego teknikoa dauka eta bertan harrera-lekua, hainbat bulego eta bilera-gela dauzka. Ingurumenarekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa da enpresa honen bereizgarririk nabarmenena.

Navas-sa enpresaren bulegoetara igotzeko eskailerak

Eskailera luze bat igo behar da navas-sa enpresaren bulegoetara iristeko. Eskailerari protagonismo handiagoa emateko, errodapi altua jarri genuen eskaileraren alde bietan, azpiko LED argia ezkutatzeko bi piezarekin. Eskaileraren mailekin bat zetorren baranda egin genion, haritz-egurrezko akaberarekin. Sarrera ikusgarria eta dotorea izatea lortu dugu horrela. Bulegoetan sartu aurretik, enpresaren logotipoa ikus daiteke.

Escaleras de acceso a las oficinas de navas-sa
Recepción de las oficinas de navas-sa
Recepción de las oficinas de Recepción de las oficinas de navas-sa

Navas-sa enpresaren harrera-lekuko detaileak

Poro sinkronizatudun melamina erabili genuen bezeroentzako harrera-lekuan dagoen mostradorea egiteko, zuriz lakatutako gainazalarekin eta apalekin. Enpresaren logotipoa ere lakatu genuen eta mostradorearen aurrealdean jarri genuen.

Harrera-lekuko lan-eremu osoan, listoiz osatutako panelak jarri genituen, laminatu berdinarekin. Listoiak jarri genituen sabaian eta hondoko horman, zorutik sabaira. Bulegorako altzari bat jarri genuen listoi horien kontra, dokumentuak bertan gordetzeko.

Suelo de las oficinas Recepción de las oficinas de Recepción de las oficinas de navas-sa

Laminatuzkoa da zorua, haritz-egurrezko akaberarekin. Zirrikitudun errodapi lakatua jarri genion zoruari, testura handiagoa emateko. Bilera-gelako eta zuzendaritza-bulegoko leihateak material berdinarekin eginda daude. Material berdinak erabilita, bulegoetako espazio desberdinen arteko harmonia lortzen da.

Lehiateek gurutzetak dituzte kristalaren gainean eta janba lakatuak ere dituzte. Ateen neurria berezia da, zorutik sabairaino baitoaz. Janba lakatuak eta ate-orri laminatuak dituzte, gainerako elementuekin bat etortzeko. Formani markako eskuleku zuriak eta altzairuzko burdineria jarri genituen, detaile bakoitza ondo zainduz.

Sala de reuniones Navas S.A.

Bilera-gela

Bilera-gela ixteko trenkada zorutik sabairaino doa. Marko lakatu polita eta haritz-egur laminatuarekin egindako beira-zumitzak ditu. Ateak dituen altzari bat jarri genuen ezkerretara. Xafla horizontalekin eta lakatu zuriarekin diseinatu genuen. Tarte bat utzi genion goiko aldean, bertan landareak jartzeko, jardinera gisan. Kristalezko orriak dituen atea jarri genuen ondoan, hiru mailadun eskailera bat igo eta enpresako langileentzako eremura sartzeko.

Sala de reuniones Navas S.A.

Bulegoen kanpoaldetik ikus daiteke berotasuna transmititzen duen bilera-gela, haritz-egurrezko mahaia erdian duela. Haritz-egurrezko akabera duen listoizko muralarekin estali genuen hondoko horma, harrera-lekuarekin bat etor zedin. Erdigunean tarte bat utzi genuen, hutsarte batekin, bertan zerbait jarri eta eutsi ahal izateko. Hala, pantaila bat jartzeko toki ezin hobea sortu genuen.

zona de staff Navas SA.

Langileentzako eremua

Langileentzako eremuan haritz-egurra eta kolore zuria konbinatzen dituzten lan-mahaiak daude. Haritz-egurrezko akabera duen idazkun korporatibo handia jarri genuen bertan, “navas|sa” izena daramana. Gure tailerrean egin genizkion letrak, zenbakizko kontroldun makinarekin.

Ezkerretara, zorutik sabairaino doan apalategi ikusgarria jarri genuen, bertan artxibategiak eta dokumentazioa gordetzeko. Oso apalategi praktikoa da, ondo pentsatutako diseinua duena. Behealdeko ateak lakatuta daude eta gainerakoa haritz-egur laminatuarekin egin da, lakatu zuriarekin konbinatuz.

Zuzendaritza-bulegoa

Zuzendaritza-bulegoan haritz-egurra eta kolore zuria konbinatzen dituzten altzariak jarri dira. Listoiz josi genuen sabaia, harrera-lekuko eta bilera-gelako sabaiarekin bat etortzeko. Haritz-egur laminatuarekin eginda daude guztiak, foseatuan jarrita. Horrela, navas-sa enpresak azaldu zizkigun beharrizanak asebete genituen eta Sube Interiorismoren diseinu ederra errespetatu genuen.

Tokia berezi egiten duten detaile txikiak

Bezeroaren logotipoa osatzen duten hormako letrek badute berezitasun bat: haritz-egurrezko kontratxapatuan eginda daude, akabera naturala emateko bernizatu dira eta lausodura txikia daukate, zoruan eta hormetan jarritako haritz-egur laminatuaren akaberarekin bat etortzeko.

Landa Ebanisterían badakigu detaile txikiak berebizikoak direla, horiek egiten baitute berezi espazio eta proiektu bakoitza.

Despacho de dirección Navas S.A.
detalle Navas S.A.
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer