Andoni Aresti Dantza Eskola. Leioa
Lanaren urtea: 2008
Lekua: Andoni Aresti Dantza Eskola. 4. solairua, Iturriondo kalea, 10. 48940 Leioa, (Bizkaia)
Erabilitako materialak: dantza eskoletan erabiltzeko PVC espezifikoa zoruan
Andoni Aresti Dantza Eskola proiektuaren xehetasuna
Andoni Aresti Dantza Eskola ikastegi handia da. Hasiera batean, ez zirudien proiektuak zailtasun handia izango zuenik. Baina ez zen hala izan, inondik inora ere.
Hasi bezain laster ikusi genuen zorua zaila zela oso. Malgutasuna izan behar du, salto egitean, ikasle eta profesionalek bizkarrean min har dezaten. Horretarako, hainbat proba egin genituen aroztegian. Ikusi genuen hiru arrastel maila egin behar zirela, salto egiteko malgutasun egokia izan zezan.
Tulazko zorua ipini ondoren, dantza eskoletan erabiltzeko PVC berezia ipini genuen. Horrez gain, taulak ipini genituen ikasgelako horma guztietan, atzetik altxagarria jarrita zutabeekin ez jotzeko eta ispiluak finkatzeko prest (erabat beharrezkoak dira lokaleko jarduerarako).
Horren aurrean, leihoaren ondoan, pieza metalikoekin finkatutako zurezko barrak ipini ziren bi altueratan, adin desberdinetako ikasleek erabiltzeko. Barrak tonu zurikaraz tindatu genituen, hondoko pago zura ikus zedin. Horrek ondo ematen du sarrerako pinu zurezko zoruarekin; sarrerako zorua pinuzko taula zabal zurituz egin zen eta zoruetarako berniz gogorra eman zitzaion.
Hurrengo argazkian, irakasleen gela ikus daiteke, etxebizitza bateko erostosaun guztiekin. eskolako gainerako espazioak bezala, zuria eta grisa konbinatu ziren eta zoruan zur tindatua ipini zen, kristal zuri eta gardenen tonu desberdinekin ere konbinatuta. Komunak, jakiak prestatzeko eremua eta atseden hartzeko lekua daude zonalde horretan.