Errekaldeko etxebizitza bat

Errekaldeko etxebizitza bat
Errekaldeko etxebizitza bat

Barne-diseinuaSube Interiorismo

Lanaren urtea: 2020

Lekua: Errekaldeko (Bizkaia) etxebizitza bat.

ArgazkiakBiderbost Photo

Erabilitako materialak: haritz-laminatua.

Errekalde auzoan dagoen hainbat solairutako etxebizitza atxiki bat zaharberritzea.

 

Etxebizitzako egongela

Egongelan, apalategi lakatu zabal bat dago; barrualdea haritz-laminatuzkoa da. Apalategiaren aurrealdeak moldurak ditu, hondo baxuak, erdian koadro beheratu bat duten ateak eta Formani etxeko heldulekuak.

RAL kolorea erabili da, hormarekin bat etorriz. Bao bat egin da erdian, telebista jartzeko, baita kanalizazio bat ere, instalazio elektrikoa ahalbidetzeko; horrela, zenbait pareta-argi jarri ahal izango dira liburutegiaren goiko aldean.

 Bainugelak

Bainugeletako batean bi modulu instalatu dira. Bainugelako altzaria tamaina estandarrekoa da; bi tiradera ditu, eta zur lakatuko buruxkaz egindako sareta bat, toalla-euskarri gisa erabiltzeko. Bai altzaria, bai harekin bat datorren ispilua lakatuak dira; ispiluaren markoa soila da.

Altzarien osagarri gisa, 2,20 m-ko altuerako egitura bat jarri da. Egitura horrek apalak ditu goialdean, eta koadro beheratua duen ate bat behealdean; ate hori ere lakatuta dago, eta zurezko hankak ditu, proposatutako dieinuari jarraikiz.

Bigarren bainugelak bi tiraderako altzari soil bat du, zur-laminatuko akaberaduna; gainerako guztia zuriz lakatuta dago. Behealdean, toalletarako sareta bat jarri da, zuriz lakatua; hari esker, estetika bereziagoa lortu dugu.

Azkenik, zurezko hankak jarri zaizkio, aurreko altzarienaren modukoak, baina diseinu erabat desberdina dute; heldulekuak zuriak dira, Formani etxekoak.

Kortesiazko bainugelan, gaineko bat jarri da, bi tiraderakoa, osorik lakatuta, baita apal bat ere azpian, hormako paperaren tonuan lakatutakoa, toallak jartzeko.

Txokoko sukaldea

Bitxikeria gisa, txokoko sukaldean, manpara bat jarri da galdararen eremua eta garbitokia bereizteko; manparak sareta-ateak ditu, eta Formani etxeko heldulekua.

Egiturak albo itsu bat du, osorik lakatuta dago, eta ezin hobeki egokitzen da baora. Behar den tokia du barruan, kanpokoa hobeto aprobetxatu ahal izateko.

Errekaldeko etxebizitza bat
Errekaldeko etxebizitza bat
Errekaldeko etxebizitza bat
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer