Familia bakarreko etxebizitza La Bilbaínan (Laukariz-Mungia)
Barne-diseinua: Natalia Zubizarreta
Lanaren urtea: 2018
Lekua: Familia bakarreko etxebizitza La Bilbaínan.
Erabilitako materialak: haritz-zura, laka.
Familia bakarreko etxebizitza La Bilbaínan (Laukariz) – Eraberritze osoa
Hemen dugun lan hau La Bilbaínan egindako familia bakarreko etxebizitza bat da. Lehenengo argazkian, etxearen banaleku nagusia ikus dezakegu, eta bertan zenbait sarbide ageri zaizkigu: sotora, sukaldera, bainugelara eta egongelara.
Egongelarako sarbidean, azken aldian etxebizitza gehienetan egiten ari garen bezala, bi sarrera-ateak kendu eta arku lisoa ezarri dugu, harrera-gelaren eremua aprobetxatu eta egongelan gehitzeko.
Atzealdean, bainugelan, haritz-zurez egindako gainalde bat ikus dezakegu, baita apal lakatu bat ere azpiko aldean, eta biltegiratzeko saski batzuk.
Eskuinean egongelako liburu-altzaria dugu. Hiru blokez dago osatuta eta, hurrengo argazkian ikus daitekeen bezala, apalak ditu goiko aldean, ateak beheko aldean, eta, erdian, hiru tiradera zabal. Egitura osoa DM lakatuz dago egina, eta errodapia egongelarekin bat dator.
Boiserie klasikoa mantentzea da ideia, baina forma sinpleagoa erabilita, eta goiko frontala zabaldu egin da pareta-argi batzuk jartzeko.
Azkenik, igarobideko bi ate ikus ditzakegu. Lauki bakarreko moldura originalak, helduleku zuriak (orain arte gutxi ikusi dira, baina modan jartzen ari dira), ate-zango lisoak eta altzairuzko burdineria dituzte.