PRENTSAKO ALBISTEAK

2020 | El Mueble aldizkaria


El Mueble aldizkarian argitaratutako artikulua (694. alea: «Casas Para Soñar – Especial Reformas Perfectas»)

 

Aldizkarian, Bizkaiko kostaldeko etxabe bat nola berritu zen agertzen da. Etxabeak iluntasunarekin lotu ohi dira, baina, Sube Interiorismo estudioak etxabe hau goitik behera berritu zuen, eta emaitza ikusgarria izan zen. Egongela, jangela eta sukaldea bereizita daude, baina itxitura berezi batek elkartzen ditu. Hiru geletan zura erabilita, jarraitutasun bisuala lortu da. Sukaldean margotuta ageri den melamina berdina erabili da sukaldeko zutabeak eta sukalondoko horma osoa estaltzeko. Zumarrezko xafla polit batek goxotasuna ematen du, baina argirik kendu gabe batere.

Egongelan, zura ere badago, tximinian, zeina erabilezin baitago orain. 

Etxebizitza honetan, altzari gehienak Begoña Susaetak diseinatu zituen, eta Landa Ebanistería tailerrean neurrira egin; esaterako, ate estuko jantzigela eta oheburuko originala. Obraz eginda dago, baina buruxka-forma duen zurezko aglomeratuz estalita. Gainera, LED argi zerrenda batzuk dauzka ezkutatuta, gainean jartzen dena argiztatzeko. 

Ikusi Getxoko etxebizitza honi buruzko xehetasun guztiak hemen.

2020 | El Mueble aldizkaria


El Mueble aldizkarian argitaratutako artikulua (694. alea: «Casas Para Soñar – Especial Reformas Perfectas»)

 

Aldizkarian, Sube Interiorismo estudioaren zuzendaritzapean egindako sukalde bat eta sukalondo bat agertzen dira. Sukaldea oso goxoa eta erosoa da, zurezko altzariak baititu, landetxeetako sukaldeen xarma guztia gogora ekarriz; deigarria da kolore urdina. «Txoko» bat da, familia-bileretarako erabilia, eta argitasun handiagoa eman nahi zitzaion. Armairuak neurrira egin ziren, eta urdinez lakatu; botilak, kopak, baxera eta mahai- eta ezpain-zapiak gordetzeko tokia dute. Formani etxeko heldulekuak dituzte, eta nortasuna ematen dien oso diseinu fina. Kontrastea lortu nahi zen armairuetako heldulekuen eta linea klasikoaren artean. Sukalondoa ere protagonista da. Mahai handi baten ordez, 3 jarri ziren.

Esteka honetan dituzu orain dela hilabete batzuk egin genuen lan honen irudi eta xehetasun gehiago.

2020 | El Mueble aldizkaria


El Mueble aldizkarian argitaratutako artikulua (692. alea: «Casas Rústicas – Especial Dormitorios»)

 

Aldizkariaren ale honetan, IN56 Interiorismo estudioaren zuzendaritzapean egindako etxebizitza bat agertzen da; ikusten denez, zura funtsezkoa da etxebizitza osoan. Baina estiloaren adibide onena oheburukoa da: «Haritzezko panelak dira, erronbozko diseinu batez apainduak. Haren diseinua ezerk eten ez dezan, bi lanpara minimalista jarri genituen, eta etengailuak gau-mahaietan sartu». Oheburuko ikusgarri horren atzean, heldulekurik gabeko armairu gehiago daude. Orrialde osoa hartzen du melaminazko armairuaren argazkiak. Landa Ebanistería tailerrean diseinatu eta egin zen, eta apalak eta esekilekuak ditu, baina tiraderarik ez.

2019 | Proyecto Contract


Casa Viva-ren Proyecto Contract aldizkariaren 154. alean argitaratutako artikulua (Revista de Interiorismo para Instalaciones Comerciales, Hostelería y Oficinas)

Oraingoan, aldizkariak elkarrizketa bat egin dio SUBE Interiorismo estudioari, eta zenbait proiektu bildu ditu. Proiektu horietatik, Landa Ebanisteríaren partaidetza izan dutenak aipatuko ditugu; besteak beste: Arrese gozotegia, Cinfa Pamplona, Getafe botika Staff Bilbao abokatu-langela eta Bizkaiko txoko bat.

[DESKARGATU CONTRACT ALDIZKARIAREN 154. ALEA]

2017 | Proyecto Contract


Casa Viva-ren Proyecto Contract aldizkariaren 138. alean argitaratutako artikulua (Revista de Interiorismo para Instalaciones Comerciales, Hostelería y Oficinas)

Oraingoan, xehetasunez azaldu du San Pelaio botika Sube Susaeta Interiorismo estudioak zuzendu zuen eta Landa Ebanisteríaren partaidetza izan zuen proiektu bat.

2013 – 14 | “En Boga” aldizkaria


Artikulua argitaratu zen Ercilla Calzados nahiz 58 Café establezimenduetako lanei buruz eta Sube Susaeta Interiorismo estudioarekin lankidetzan egindako beste zenbait proiekturi buruz.

2012 | “OH LA LA” aldizkaria


Iragarki batean agertu zen Ebanistería Landa. Nabarmentzekoa da UP Quality Fitness Club gimnasioko proiektua, Bilboko Ayala Antzokiaren egoitza izandako eraikinean.

2011 | “Proyecto Contract”


UP Bilbao gimnasio berriari buruzko artikulua; Landa Ebanistería izan zen obraren egilea.

2010 | ” DEIA” egunkaria: Mediateka


Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegiko) mediateka berriari buruzko artikulua; altzarien fabrikatzaile izan zen Landa Ebanistería.

2010 | “Dolce Vita”


Gold bitxi dendari buruzko artikulua; Landa Ebanistería arduratu zen dendan egindako obraz.

2009 | “OH LA LA” aldizkaria


Obrak egiteko Landa Ebanistería kontratatu zuten Herbo arropa dendari eta La Moderna urdaitegiari buruzko artikulua.

2009 | “Pastelería Mara”


Mara kafetegi-gozotegi berriari buruzko artikulua; Landa Ebanistería izan zen obraren egilea.

2005 | “BBDDEO” aldizkaria (21. zenbakia, ale berezia)


Bizkaiko Barne Diseinatzaile eta Dekoratzaileen Elkargo Ofizialaren aldizkaria (BBDDEO). Ale berezi gisa argitaratutako 21. zenbakian, Landa Ebanistería enpresaren bi proiektu aipatu ziren: Urazca firmaren bulegoetako (Bilbo) nahiz la Óptica Elias establezimenduko (Portugalete) birgaitze-lanak. Hau zioten azkenari buruz: “Jarduera aseptikoa, baina aldi berean beroa eta atsegina hartzen duen establezimendu honetan, behar bezalako dekorazio harmoniko eta soila egin zen.”

2005 | ” DEIA” eta “El Correo” egunkariak


Boeing 737 baten kabinaren erreplika zehatz baten eraikuntzari buruzko artikuluak argitaratu zituzten DEIA eta El Correo egunkariek; Landa Ebanistería enpresak egin zuen, Sondikako hegazkin eskolarako (Bizkaia).

noticias-coddi-optica-elias
2003 | “BBDDEO” aldizkaria  (5. zenbakia, Otsaila)


Bizkaiko Barne Diseinatzaile eta Dekoratzaileen Elkargo Ofizialaren aldizkaria (BBDDEO). Otsaileko zenbakian, 5.ean, Óptica Elias establezimenduari buruzko erreportajea dator. Nabarmendu zenez, “zailtasunik handiena ez zen izan dekorazioa edo apaingarriak planteatzeko modua, baizik eta jarduerak modu ordenatuan funtziona dezan behar diren espazioak modu egokian antolatzea.”

2001 | “Mi Casa” aldizkaria


Pipaón dekoratzaileak diseinatutako eta Landa Ebanistería aroztegian neurrira fabrikatutako altzariei buruzko artikulua.

2001 | “Decoracción”


Bizkaiko Barne Diseinatzaileen eta Dekoratzaileen Elkargo Ofizialaren aldizkarian, 2001eko uztaileko alean, Landa Ebanistería enpresak eta Begoña Susaetak elkarlanean berritutako Lemon moda denda ageri da azalean. Barneko irudian, gure kolaborazio-lanen aztarna daramaten zenbait bulego ageri dira (adibidez, Irusoin enpresaren bulegoak – Donostia, 2000. urtea)

1999 | “Inforeal” aldizkaria


Landa ahizpen apaindegi berriari buruzko artikulua; Landa Ebanistería izan zen obraren egilea. Dekorazio zaindua nabarmentzen dela esaten da artikuluan: “Giroa xarmagarria da marketeria finari eta harriari esker.”

noticia-tren-deia-1993
1993 | “Deia” egunkaria


Artikulu bat argitaratu zen Deia egunkarian: “Haritzezko makillajea kiskalitako bagoi baterako” artikuluan, tren-bagoi erre baten berreraikuntzaren berri ematen da; Burdinbidearen Euskal Museoan dago ikusgai, Azpeitian eta Landa Ebanistería arduratu zen lanaz.