Etxebizitza partikularra, Laudion (Araba)
Interiorismoa: Landa Ebanistería
Eraberriketaren urtea: 2023
Tokia: Neguri, Laudio (Araba)
Argazkia: Silvia Oselka
Erabilitako materialak: lakak eta laminatua.
Etxebizitzako atondoa
Laudioko etxebizitza partikular bat goitik behera eraberritu dugu. Duplexa guztiz berritu da, eta horretan ardura handiz eta xehetasunak zaintzen lan egin dugu.
Etxebizitzara sartzean, atondoa dago; toki handia da, eta horretatik sukaldera eta korridorera sar gaitezke. Atondoan, sukaldera sartu aurretik, bi orriko ate lerragarri bat jarri dugu, espazio-banaketa sortzeko.
Ate lerragarria honela diseinatu da: goiko laukia, beirazkoa eta behekoa, itsua. Goiko beiraren gainean zumitz bat jarri da, marrazki bat eginda, trenkada estaltzeko arku leuna eginda.
Ateak irekitzean ate bat bestearen atzean gera dadin diseinatu da orrien neurria; orri biak berdin-berdinak dira, eta tamina bera dute. Zuriz lakatuta daude, eta eskegitzeko sistema bat dute, gidari bereziduna, halako moldez non mekanismoa orrian bertan landatuta dagoen eta ezkutuan geratzen den bi ateak irekitzen direnean (goiko erraila izan ezik).
Atondoko armairuaren xehetasunak
Ate lerragarriaren aurrean, L formako armairu bat instalatu dugu; zuriz lakatuta dago eta barrualdea ehun-laminatuaz egin da. Berokiak-eta gordetzeko moduko armairua da. Orri bakoitzean lauki hondoratuak jarri dira, eta bi laukik tamaina ezberdinak dituzte. Goikoa handiagoa da eta behekoa, txikiagoa.
Formani etxeko helduleku beltzak jarri dira, eta horiek Hettich etxe alemaneko burdineriadun irekitze-sistema eraisgarria dute.
Etxebizitzako egongela
Korridoretik egongelara iritsiko gara. Egongelan frontal bat egin dugu, haritzaren zurezko akabera naturaleko listoiez panelatuta, eta hartan, erdian, telebista-pantaila sartu da. Horretarako, kutxa bat egin da telebista-pantaila inguraturik. Behealdean, konexio-kaxa bat jarri da etxeko instalazioak eskuragarri izateko.
Logela nagusia eta jantzigela
Logela nagusia Laudioko etxebizitza partikularraren goiko solairuan dago, eta hartara eskailera kiribil batetik iristen da.
Logela oso handia denez, jantzigela sortzea erabaki da: U formako 3 m x 2 m-ko armairuak ditu, eta horien ateak zuriz lakatu dira. Beheko solairuko atondoko armairuaren estilo bera dute armairu horiek, hots, bi lauki dituzte, baina jantzigelakoan goiko laukian lezkazko sareta sartu da.
Formani etxeko heldulekuak jarri dira armairu horietan ere, hauek, akabera zuridunak, helduleku modukoak, 15 cm-koak. Jantzigelako armairuen barrualdea etxebizitzaren jabeek aukeratutako ehun-laminatuaz egin da. Tiraderak, apalak eta esekitzeko hainbat osagai jarri dira jantziak eta osagarriak gordetzeko. Eta etxebizitzako hainbat instalazio estali dira, hala nola zoru bero-emailearen konexio-kaxa.
Haurren logela
Haurren logelan hiru ateko armairu bat jarri dugu, moldura gainjarri leunduna eta bertikalean jarritako hainbat tamainatako hiru laukiduna. Erdiko laukian panel molduratu bat jarri da, ehun-moduko bolako eskulekuak, eta aurrealdea zuriz lakatu da. Armairuaren barrualdea ehun-laminatuaz egin da, etxeko gainerako armairuekin ondo emateko.