LANDA EBANISTERÍA

GARA

1961ean hasi zen gure historia: 21 urte zituela,
Javier Landa Petralandak Ebanistería Landa S.L. fundatu zuen,
ordura arte Carpintería J. Landa izandakoa.
26 urtez jardun zen Leioako geltoki zaharraren
ondoan kokatutako lokal batean.

AMAIA ETA MITXEL GARA LANDA EBANISTERÍA LANTALDEKO AGERIKO ZATIA
amaia-landa-ebanisteria

Amaia Landa

Kudeatzailea | Harreman publikoak eta erakundeak | Administrazioaren, giza baliabideen eta finantzen arduraduna

Amaia 1987an sartu zen enpresan eta 1994tik aurrera arduraldi osoz jardun da bertan. Konpainiaren barruko arloetan hobekuntzak definitu, proposatu eta bultzatzeko ardura hartu du eta Landa Ebanistería markak izandako eboluzioaren berri eman du kanpoan. Konpainiaren Harreman publikoak kudeatzeaz gain, harremanetan dago dekorazioko eta barne-diseinuko profesionalekin nahiz erakundeekin. Gainera, enpresa-jardunbide egokiak hedatzeko lankidetza aktiboan dihardu erakundeekin.
mitxel-landa-ebanisteria

Mitxel Landa

Kudeatzailea | Negozioaren eta diseinuaren arduraduna | Dekorazioaren eta barne-diseinuaren arloko estudioekiko harremanak
1986az geroztik dago dekorazioaren eta espazio-diseinuaren munduan murgilduta. Modaren eta bitxigintzaren sektoreko firma ugarirentzat egin du lan, euren lokalak diseinatzen eta proiektuak egikaritzen.
2005ean Landa Ebanistería kudeatzeko ardurari heldu zion; marka bultzatu du estatu osoko proiektuetan parte hartuta eta zurezko altzarigintzarekin batera enpresak jorratzen dituen negozio ildo berrien gidaritza darama.

Landa Ebanistería enpresan, zenbakizko kontrol bidezko mekanizazio-zentro bat dugu. Akabera profesionala, ebaketa zehatza eta emaitza pertsonalizatua lortzen dugu, kasuan kasuko proiektuaren beharren neurrira.
Geure lehengaiak erabiltzen ditugu: ohol eta zur trinkoak.

GURE EBOLUZIOA EZAGUTU NAHI DUZU?
Etxeko altzariak baino ez ziren egiten aroztegian.

Urteek aurrera egin ahala, merkataritza gune handiak hazi egin ziren eta merkataritza-lokaletarako zurezko altzarien fabrikazioan espezializatu zen Landa Ebanistería, baina enkarguzko altzariak fabrikatzeari utzi gabe.

Zerbitzu eskaintza zabala dugu enpresentzat eta, beraz, bezeroek eskatzen duten edozein diseinu mota fabrikatzeko gai gara; makotu edo okertuak, konikoak…

Egoitza Lamiako auzoko Maximo Agirre kalera aldatu genuen (Leioa) eta, horri esker, aroztegiko instalazioak hobetzeaz gain, ekoizpen eta kudeaketa baliabideak nahiz sistemak berriztatu ahal izan genituen.

Merkataritza-lokalen dekorazioak aldaketa nabarmena izan zuen diseinuari zegokionez; egiturazko forma gehiago erabiltzen hasi zen, modernizatuta, baina betiko altzarien berezko detaileak uztartuta, esaterako, marketeria-lanak, tailuak… Testuinguru hartan, Landa Ebanistería gai izan zen altzarien eta merkataritza-lokalen fabrikazioan zuen esperientzia eskaintzeko.

Dekorazioaren alorrean minimalismoaren joera nagusitu da: formak sinpletu dira, baina akabera perfektuak hartu du garrantzirik handiena. Altzari minimalistek lerro garbiz eratutako diseinua dute eta horrek goitik behera aldatu ditu altzariak fabrikatzeko modu tradizionalak.

Joera horrekin bat egiten dugu Landa Ebanistería enpresan eskaintzen ditugun zerbitzuekin eta, beraz, sendotu eta finkatu egin ditugu Bizkaian erreferente diren dekorazio-estudioekiko eta barne-diseinuko faktoriekiko aliantzak. Aldi berean, egungo produktu masiboetatik ihesi, kalitatezko akaberak nahi dituzten bezeroentzat bereziki pentsatutako eta neurrira fabrikatutako armairu sorta bat eskaintzen dugu.