Deustuko Arilla botika
Barne-diseinua: Sube Interiorismo
Lanaren urtea: 2019
Lekua: Deustu (Bilbo)
Erabilitako materialak: zur lakatua, lauzak, haritz-akabera eta akabera gris desberdinak dituzten laminatuak.
Argazkiak: Biderbost Photo
Deustuko Arilla botika, hirugarren belaunaldiko botika bat.
Botika honetan, dekorazioak egiturazko elementu klasikoak eta berritzaileak konbinatzen ditu; nabari da Sube Interiorismoko Begoña Susaetaren eta haren kolaboratzaileen ukitua.
Botikak 1948an zabaldu zituen ateak. Egungo kudeatzaileek ukitu modernoa eman nahi izan diote, nahi zuten emaitza lortzeko. Haritz-laminatua, kolore desberdineko lakak, azulejuak eta bestelako materialak erabili dituzte, bai hormetan, bai zoruetan.
Erakusleihoen ondoan, zuriz lakatutako bi apal daude; egur bernizatuzko hankak dituzte, eta akabera matea. Lokalean sartzean, erakusmahai nagusia dago, eta, ezkerraldean, erakusmahai txiki bat, lagungarri gisa.
Erakusmahaiak laminatu zuriz eginda daude, eta xehetasunak dituzte aurrealdean:
- zur-akabera duten lamak.
- Grisez lakatutako erdiko horma-atala; erdian, letra zuriak ditu, «Arilla 1948», eta moldura perimetral bat.
- Beste 2 horma-atal, azulejuz estaliak; zoruarekin bat datoz, eta zurezko molduran ahokatuta daude.
Erakusmahaien barrualdean behar den guztia dago: tiradera-altzariak, teklatuetarako erretiluak, apalak, etab.
Erakusmahaiaren atzean eta alboetan, altzari lakatuak daude, goian apalategiak eta behean tiraderak dituztela. Erdiko erakusmahaiaren atzean, goiko modulu bat dago, eta botika txikiak emateko altzariaren atzeko aldean doan robotaren funtzionamendura egokitutako 3 nitxo ditu.
Sartu ahala, ezkerreko eta eskuineko hormetan, askotariko apalategiak daude, kristalezko lamaz eta apalez eginak. Aipatzekoa da belar-dendaren eremuko apalategiak, haritz-akaberakoak; egitura metalikoa duela, eta teilatu triangeluarra.
Lokaleko bi zutabeak albo bakoitzean hiru koadro dituen moldura batez estalita daude, eta, haietako baten ondoan, jendearentzako banku tapizatu bat jarri da.
Beste alderdi interesgarri bat gurdi-formako modulua da; bi gurpil aizun ditu, lakatuak, eta produktuak erakusteko da, eta, noizean behin, tentsioa neurtzeko.
Lokal honetan, produktuak erakusteko bi gondola ere badaude. Laka eta zur-laminatua konbinatuta egin dira, eta tiraderak jarri zaizkio behealdean, eta apalategiak goialdean, gauza gehiagotarako erabili ahal izateko.