Haritzezko egongela diseinatu eta eraikitzea
Barne-diseinua: Macarena Barcia
Lanaren urtea: 2015
Lekua: etxebizitza Santutxun. Bilbo
Erabilitako materialak: haritza
Egongelaren berrikuntzaren xehetasuna
Hiru elementu nabarmendu nahi ditugu Santutxuko etxebizitza batean egin genuen proiektu honetatik:
- Lehen planoan, eskuinetara, etxebizitzako zutabe bat estaltzen duen haritzezko zutabea ikus daiteke; gainxaflatzea egiteko, haritz zura naturala erabili genuen eta berniz matea eman genion, akaberak itxura ia berniztatu gabea izan zezan.
- Hondoan, neurri bereziko ate zuri lakatua dugu, lerratze-sistema baten gainean kokatua, baina eskegitzeko elementuak agerian izan gabe. Ateak eskuleku hondoratua dauka, lakaren bidez osoki integratua. Halaber, gomak daramatza isolatze-sistema gisa eta atea doi-doi ixtea lortzeko.
- Irudiaren ezkerreko aldean, espazioen artean, jateko altzari bat ikus dezakegu; goiko eta beheko moduluetan ate lakatuak ditu, eskulekurik gabe baina integratutako kirten artekatu dotoreekin eta erdiko moduluan haritza eta akabera mateko laka konbinatzen ditu. Moduluaren goiko aldean dagoen arteka edo kanal batean instalatuta doazen LEDen bidez argitzen da.
Gelako zoruan, 18 zentimetro zabal den tronadura edo oholtza ipini da, 180 eta 220 zentimetro bitarteko luzera duten haritz zurezko taulaz osatua.