Auditoriuma | Orona auditoriuma. Hernani

Escalera y panelado en madera Auditorio Orona
Interior en madera de Orona Auditorium
Suria Suelos Técnicos enpresarekin elkarlanean

Lanaren urtea: 2014

Lekua: Orona auditoriuma. Orona Fundazioa. Jauregi Bidea z/g. Hernani.

Erabilitako materialak: Gurea konposite-enpresaren materiala, intxaurrondo zura eta haritz zura.

Hernaniko Orona zentroa

Egikaritzeko hain zailak eta aldi berean hain ederrak izan diren lan gutxi izan ditugu. Argazkian ikusten den proiektua erronka horietako bat izan zen.

Hormak, zorua eta sabaia Gurea konposite-enpresaren materialez erabat estalita dituen areto nagusia ikus daiteke irudian. Oso material gogorra da; taula kontraxaflatua da, baina intxaurrondo eta haritz zurezkoa da azken xafla. Konbinazio eta material hori aukeratu genuen lanerako; muntatzeko prest dator, mihitzadura eta guzti.

Lehenik eta behin arrastelak ipini ziren horma guztietan eta sabaian eta, ondoren, taulak iltzatu eta lekeda espezifikoekin itsatsi ziren. 18 cm zabal, 2 cm lodi eta 180 cm luze duten taulak erabili genituen.

Alboetan, Oronaren logotipoa osatzen duten trapezio formako pieza argituak ikus daitezke. Eserlekuen eremuaren gainean, proiekzio aretora ematen duen beirazko leihatea dago. Horma guztia material berarekin egin zen, baina arteka sartuak ipini zitzaizkion, xurgatze akustikoa egiteko.

Bukatzeko, pasadizo bat ere konta dezakegu: sabaietako argiak Hernanin izarrek duten posizio berberean kokatu ziren. Hori konfirmatzeko dago…

Hizlarientzako agertokian jartzeko mahai bat ere fabrikatu genuen, baita kasuan kasuko gailu teknologiko guztiak erabiltzeko beharrezko guztia duen atrila ere.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer