Sumelec Vizcaya S.L. enpresaren bulegoak, Asua
Lanaren urtea: 2015
Lekua: Sumelec Vizcaya S.L., Asua Bizkaia
Erabilitako materialak: Azken belaunaldiko haritz melamina poro sinkronizatuekin
Sumelec bulegoetarako proiektuaren xehetasuna
Asuako Sumelec enpresarako egin genuen bulegoa ikus daiteke argazkian. Kanpo-fatxada izan beharrean, pabiloi baten barruan eraikitako fatxada denez, aire zabalerako balioko ez lukeen material bat erabili ahal izan genuen, haritz melamina, alegia.
Hala ere, kasu honetan, ez da melamina arrunta, azken belaunaldikoa baizik: poro sinkronizatuak dituenez, akabera ikusgarria lortzen da beta irudikatzean, benetako haritzezko xaflarekin lortzen denaren oso antzekoa.
Helburua zen metalginaren egitura metaliko osoa estaltzea. Melaminaren formatu honen neurriekin jolastuta banatu genituen horma atal bakoitzaren piezak. Ataltze guztia egiteko, zentimetro 1eko tarteak planteatu genituen eta, horrela, taulak elkarrekin lotzeko modua lortzeaz gain, beirazko horma atal handiak finkatzeko eta zumitzak ipintzeko marko-egituren sistema antolatzeko bidea aurkitu genuen.
Taulak fabrikatu zituen enpresak lan hori erraztu zigun, ertzak diseinatzean, taularen forma berdin berdina eman ziotelako eta beira zatiei behar bezain irmo eusteko moduko zabalera onar zezaten landu zituztelako, hau da, 5 zentimetrorainoko tartea onartzeko (Teslaren aglomeratua estaltzeko).
Eta den-dena poro sinkronizatuko haritz melaminaz eginda, beirarekin, sabai zuriekin, argitzeko gailuekin eta altzariekin baino kontrastatzen ez duen erliebearekin.
Espazioak kristalezko hesien bidez antolatu ziren: atal bakoitzak 2,50 m du zorutik sabaira, akabera berbera dute guztiek eta akabera eskuilatuko altzairuzko burdineria.
Argazkian ageri denez, goiko solairuaren barrenean hutsarte bat dago. Hutsartea ixteko, 130 kilo ere jasan ditzaketen Kein lerragida bereziz hornitutako 250 x 270 zentimetroko ate lerragarria instalatu da.
Azkenik, zuraren imitatze-efektua lortuz, gainerako elementuetan erabilitako melaminaren kolorearen oso antzekoa duen PVCa ipini zen zoru osoa estaltzeko, baita bi solairuak lotzen dituzten eskaileretako mailen zokoen erremate-profilerian ere.