Ysios upategia eta jatetxea. Guardia. Araba
Lanaren urtea: 2006
Lekua: Ysios upategia eta jatetxea. La Hoya bidea, z/g, 01300 Guardia, Araba
Erabilitako materialak: haritz zur naturala eta bernizatua
Ysios upategi jatetxerako proiektuaren xehetasuna – Santiago Calatrava arkitektoa
Argazkian jatetxea ikus daiteke; gris ilun koloreko haritz zura aukeratu zen lan honetarako, nahiko altu kokatutako marra horizontalekin.
Atea 3,10 metro altu da eta haritz naturalezko mahai eta aulkiekin bat egiten duten altzairuzko helduleku bertikalak ditu.
Alboetan kutxatila pertsonalizatuak ikus daitezke eta goiko zein beheko aldeetan upategiko ardo botilak erakusteko beira-arasa.
Ardo koloreko LED bidez argitutako beira-arasan zein kutxatiletan txartel pertsonalizatuekin irekitzen diren sarrailak instalatu ziren. Bezeroei jangela oso bat eta sukaldeko nahiz jangelako langileen zerbitzuak alokatzeko aukera ematen die Ysios upategiak, bertako ardoak dastatuz goza dezaten eta, gainera, botilak bezeroen enpresaren logoarekin eta datuekin etiketa ditzakete. Kutxatilen barrualdean zein kanpoaldean bernizatutako haritz zura erabili zen.