Familia bakarreko etxebizitza, Vitoria-Gasteizen

vivienda unifamiliar en Vitoria

Interiorismoa: Quefalamaria

Proiektua gauzatu zen urtea: 2021

Kokalekua: Familia bakarreko etxebizitza, Vitoria-Gasteizen.

Argazkiak: Felipe Scheffel

Erabilitako materialak: laminatua lakatu zuriarekin eta haritz-egurra.

Oraingo honetan, familia bakarreko etxebizitza baten eraberritze-lan integrala erakutsiko dizuegu. 3 solairuko etxebizitza da eta Vitoria-Gasteizen dago. Quefalamaría interiorismo-estudioak egin zuen diseinu-lana eta haiek gainbegiratu zuten gure lana.

Lehenengo solairuan egongela eta sukaldea daude; bigarrenean, logelak eta komunak; hirugarrenean, azkenik, egongela bat eta gonbidatuentzako logela bat dituen atikoa. Bi material konbinatu genituen hiru solairuetan: haritz-egurra eta lakatu zuria.

vivienda unifamiliar en Vitoria

Egongelako liburutegia eta apalategia

Egongelarako, bi ataleko liburutegi lakatua egin genuen, tximiniaren alde bietan jartzeko. Liburutegiak gauzak gordetzeko parte bat dauka behealdean; goiko aldean, berriz, liburuak jartzeko apalak ditu. Egongelako argiaren osagarri gisa, LED argiak jarri ziren apal bakoitzaren azpian eta liburutegiaren ateetan.

Zuriz lakatutako apalategi bat jarri genuen liburutegiaren aurrean, sofaren atzean. Apalategi horrek gauzak gordetzeko tiraderak ditu behealdean; erdialdean, berriz, liburuak uzteko apalak ditu. Goiko apala sofaren atzealdearen altuera berean jarri genuen, egongela mugarriztatzeko.

detalle del vestidor

Suite nagusia

Lehenengo solairura igotzen bagara, ate lerragarri lakatu bat zeharkatu eta suite nagusia ikusiko dugu. Logela, jantzigela eta komuna ditu.

Logela nagusian berdez tapizatutako oheburua eta zuriz lakatutako bi ohe-mahai jarri genituen. Ohe-mahaiek tiradera bana eta pago-egurrezko hankak dituzte, tonu natural batekin bernizatuta.

detalle del vestidor

Jantzigela

Espazio honetatik sar gaitezke jantzigelan, bi ate lerragarri zeharkatuta. Zorutik sabairaino doaz ate horiek eta berotasuna transmititzen dute. Haritz-egurrez eginda daude eta lausodura zuria gehitu zaie. Erdigunean lezka hostoestuarekin egindako sareta bana jarri genuen. Hain zuzen ere, sareta hori modan dago momentu honetan. Bi aldeetara egindako diseinu berezi honek erpuruekin tira egiteko helduleku hondoratuak ditu, egurra hustuz eginak, eta sareta errematatzeko moldura ere bai.

Jantzilekuan bertan, hiru ataletan banatutako armairua ikusiko dugu, erdigunean zegoen habe bat aprobetxatuz egina. Kanpoaldea egur lakatuarekin egin dugu, ateak hustuta sortutako laukiekin; barnealdea, berriz, ehun laminatuarekin egin dugu eta apalak, gauzak eskegitzeko elementuak eta tiraderak ditu.

Armairuaren aurrean haritz-egurrezko apalategia jarri genuen, hormako hutsune batean sartuta. Apalek ateen tonu bera dute. LED argiak ere jarri zaizkio apalategiari, hura argiztatzeko.

detalle del ático

Gonbidatuentzako logela eta egongela dituen atikoa

Azkenengo solairuan, gonbidatuentzako logela gisa prestatutako eremu bat dago. Zorutik sabairaino doan oheburua egin genion, bi isurkiko teilatuaren jaitsierara egokituz. 15 cm-ko zabalera duten eta zuriz lakatuta dauden xaflak ditu. Pribatutasuna emateko, erdi irekia den apalategi berezia egin genion, itxitura modura ere balio duena.

Arropa gordetzeko armairu bat egin genuen espazio berbererako eta zutabearen eta hormaren arteko tartean sartu genuen. Zuriz lakatuta dago eta interiorismo-estudioko Maríak aukeratutako ehuna dauka barnealdean.

Detaile guztiak zaindu dira proiektu honetan, materialak zein estetika bera, baina egunerokotasunean izan dezaketen erabilgarritasuna ahaztu gabe, espazio guztiak aprobetxatu baitira.

Bainugelak

Jantzigelaren atzealdera bagoaz, bainugelara pasako gara. Haritz-egurrezko altzari bat egin genuen bertarako. Gauzak gordetzeko tokia atera genuen lau tiradera dituen altzari honi esker. Erpuruekin tira egiteko heldulekuak eta zuritutako haritz-egurrezko akabera ditu, lausodurarekin. Kutsu modernoa emateko asmoz, kanila beltzak aukeratu ziren eta altzariaren gainazalean jarri ziren konketak. Toallak gordetzeko armairu bat ere egin genuen, komuneko altzariaren aurrean jartzeko, zutabe baten eta hormaren artean dagoen tartea aprobetxatuz.

Solairu berean beste bainugela bat ere badago. Suite-aren eremu pribatutik kanpo dago, korridorean. Bainugela horretarako gainazal bat egin genuen eta apal bat jarri genion azpian. Haritz-egurrezkoak dira biak. Gauzak gordetzeko armairu bat ere jarri genuen, behealdean bi tiradera eta goiko aldean ate bat dituena. Haritz-egurrezkoa da eta bultzada txikia emanda irekitzen da.

detalle de los cuartos de baño
detalle de los cuartos de baño
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer