Bizkaiko txoko bat

Kantabriako txoko bat

Barne-diseinuaSube Interiorismo

Lanaren urtea: 2019

Lekua: Bizkaia

ArgazkiakBiderbost Photo

Erabilitako materialak: urdinez lakatutako zura eta haritz-laminatuak

Bizkaiko txoko baterako botilategi-arasa bat.

Altzarien aurrealdeari markoa jarri zaio, eta 8 cm-ko korridore bat sortu da; goiko aldean erlaitza jarri da. Guztia urdinez lakatuta dago, sukaldeko altzariekin bat etorriz. Ateen erdiguneak buruxka-itxura du, bai aurretik, bai alboetatik; agerian geratzen denez, akabera bera eman zaio lakan.

Barruan, poro sakoneko haritz-laminatuak barruko tiraderekin konbinatu ditugu. Apalak modu berezian egin dira, kopak zintzilik jarri ahal izateko.

Bi eratako botilategiak egin ditugu, dekorazio-estudioak emandako diseinuaren arabera. Ateak irekitzean, zenbait apal ikus daitezke barruan, katiluak eta bestelako tresnak gorde ahal izateko. Hori guztia laka urdinez egiten da, goxotasun handiagoa eman ahal izateko.

Txokoak mahai handi bat du, eta, mahai osoari zerbitzua eman ahal izateko, bi pieza berdin sortu dira.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer