Öttel etxea
Barne-diseinua: in56
Lanaren urtea: 2018
Lekua: Barrikako etxebizitza.
Erabilitako materialak: kolore ilunez tindatutako zura
Argazkiak: Biderbostphoto
Öttel etxea. Barrika
Etxe osoa egin genuen. Etxebizitzak bi solairu ditu:
- Solairu nagusia egongela zabal bat da, sukaldearekin, jangelarekin eta komunarekin bateratua.
- Goiko solairuan logela nagusia dago.
Etxebizitzako solairu nagusiaren diseinuaren xehetasuna
Egongelan ia-ia 8 metro luze den liburu-apalategia eta egongela-altzaria egin genuen. Kolore ilun belzkaraz tindatutako zurezko ateak ditu. Ateen artean zentimetro bateko hutsuneak utzi ziren, mosaiko itxuran, eta altzariaren ateak bateratu egin ziren.
Bitxitasun gisa, nabarmengarria da ateak irekitzeko modua, elkarren desberdinak baitira guztiz: ate eraisgarriak, tolesgarriak eta tiradera-aurrealdearen motakoak uztartu ziren.
Utzitako hutsuneetan, dekorazio-taldearen diseinuari jarraikiz, haritz-zurezko listoi batzuk proposatu ziren, eta eskuinaldean jarraipena eman zitzaien sabaira arteko panel bertikal batekin.
Ezkerrean, beste irudi batean ikus dezakegun moduan, komunaren atea erabat estaltzen duen panela sortu zen zurezko listoi berberekin, eta bertan atea ezin hobeki txertatzeko modua eman zuen.
Altzariaren barnealde guztiak laminatuz daude eginak, hutsuneak edo nitxoak salbu; horiek zurez daude eginak, haritz-zurezko listoiekin ondo emateko.
Altzariaren aurrean, haritz-zurez egindako L formako mahai bat egin dugu, akabera naturalean eta sukaldeko irla-altzariari atxikita.
Etxebizitzaren goiko solairuaren banaketa
Goiko solairuan bi ate egin ditugu logelara sartzeko. Hala, erraztu egiten da etorkizunean bi gela bereiz sortzeko aukera.
Ateak zorutik sabairainokoak dira, lakatuta daude, eta haritz-zurez egindako helduleku hondoratua dute, bertikalean doazen zirrikitu batzuekin, argazkian ikus daitekeen bezala.
Atea barnealdetik irekitzeko aukera ematen duen arrakala bat ere egin da.
Oheburuko ikusgarria, diseinu harrigarriarekin.
Korridoreari begirako bi ateen artean arroparentzako armairua egin zen. Oheburuko ikusgarria sortzeko baliatu zen egitura hori, eta erronbo formako xaflak jarri zitzaizkion apaingarri gisa.
Oheburukoa egiteko, haritz-zur ildoduna erabili da, eta diseinuari jarraikiz marrazkiak sortu ziren.
Forma geometrikoak nabarmentzen dira: erronboak, kolore naturaleko bernizez azkendutako laukiak, eta gainean gau-mahaiak atxiki zitzaizkion.
Horrela, irudimen handiz, korridoreari begirako armairuaren atzealdea disimulatzea lortu zen.
Logela berean, ate lisoak dituen armairu lakatua egin genuen, paretaren RAL kolore sorta harturik erreferentziatzat, eta erabat integratuta txertatu da, armairua nabarmendu ez dadin. Horrela, panel batzuek izango luketen funtzio apaingarria bete dezatela lortzen dugu.
Logela diseinatzeko garaian, etorkizunean eremu horren eta oheburukoaren artean trenkada jartzeko aukera egon dadin prestatu da armairu hori, etxebizitzari beste logela bat gehitu ahal izateko.
Asko gozatu genuen lan hau egiten, diseinuaren originaltasuna dela eta.