Eguberrietako lera. MegaPark. Barakaldo.
Lanaren urtea: 2018
Lekua: MegaPark Barakaldo
Erabilitako materialak: DM, burdina
Zurezko eguberri-lera Barakaldoko MegaPark-en.
Eguberri hauetarako oso proiektu berezia egin dugu Barakaldoko MegaParken: DM zurezko lera bat, kaoba kolorekoa. Alboko marrazkiak eta erliebe hondoratua kolore gordinean margotuta daude.
Familientzako eguberri-esperientzia sortzeko asmoz, lera bat egin dugu: oso itxura errealista du, baina nolabaiteko aire klasikoa ere badu, akabera satinatuarekin. Metalezko oinarria burdinazkoa da, eta beltzez margotuta dago. Kasu honetan, distira duen margo beltza aukeratu dugu, gaur egun oso erabilia izan ez arren.
Oinarrian bi eskailera-maila ez-labaingarri jarri ditugu, norbaitek bertan argazkia atera nahi badu errazago sartu ahal izan dadin.
Aurrealdean zilindro forma duen pieza bat egin dugu apaintzeko, «Fashion outlet!» jartzen duen errotulu gorriaren gainean.
Leraren goiko aldea da, zalantzarik gabe, pieza deigarrienetakoa. Bisera gisa duen kurbaturari esker, eremua askoz ere goxoagoa da, Bizarzurik bertan bisitari irrikatsuak hartuko dituen egunetarako.