Getxoko etxebizitza eraiki berria
Interiorismoa: Marina Acosta
Zein urtetan egin den: 2020
Erabili diren materialak: haritzaren zura eta zuriz lakatutako zura
Interiorismo-proiektu hau Getxoko etxebizitza eraiki berri batean egin da, Marina Acostaren zuzendaritzapean. Etxebizitzak argi-potentzial itzela du; izan ere, leihate handiak ditu, espazio zabaletara irekitzen direnak, eta horietan zurak bizia hartzen du. Jarraian, egongelan eta logela nagusian egindako lanaren xehetasunak erakutsiko ditugu.
Giro atsegina logela nagusiarentzat.
Logela nagusian giro atsegina sortu nahi izan da, koloreen konbinazioari esker. Oheburuko gisa, horma batetik bestera doazen zuriz lakatutako panelak jarri ditugu, eta goialdean, haritzaren zurezko erremate fina eta zuriz lakatutako errodapia. Panelak bertikalean jarri dira; ohearen bi aldeetan bi argi-puntu eta entxufeak ere badaude. Multzoa osatzeko, oheburukoarekin ondo ematen duten haritzaren zurezko mesanotxeak gehitu dira.
Egongelako liburutegi handi baten xehetasunak.
Egongelara sartu bezain laster, liburutegi bat aurkituko dugu, gelaren eskuinalde osoa betetzen duena. Jangelako girora egokitutako multzo horrek, haritzaren zurezko apalak eta zuriz lakatutako egitura konbinatzen ditu. Haritzaren zurezko estalkiaren azpian, multzoko ateak lauak eta lakatuak dira. Latoizko heldulekuak aukeratu dira, apalen haritzaren tonuarekin ezin hobeto konbinatzen baitute; izan ere, joera hori eta gero eta gehiago ezartzen ari da.
Liburutegi multzoa hiru moduluk osatzen dute: erdikoaren zabalera albokoenen hiru aldiz handiagoa da. Liburutegiaren bornu xumearekin bat etortzeko, zuriz lakatutako zabalera handiko panelen bidez egin da banantzea. Era berean, liburutegiaren hondoan eta goiko aldean zuria da nagusi, eta horrek arintasun handiagoa ematen dio multzoari.
Liburutegiaren ondoren, diseinuari jarraitutasuna ematen duen altzari baxu bat ikusiko dugu. Hala ere, estalkian lakatu zuria aukeratu da. Hormaren baoa haritz bernizatuzko horma-atal listoiketa batekin konpondu da, eta horren erdialdean telebista jartzeko tokia prestatu da.
Marina Acostak diseinatutako altzariari presentzia handiagoa emateko, modako zenbait foku zuri dituen argiztapen espezifikoa jarri da sabaian; behealdean, berriz, oinak zuriz lakatuta dituen estalki bat erabili da.