Bodegas Campo Viejo

bodegas-campo-viejo

Barne-diseinua:

Lanaren urtea: 2018

LekuaCampo Viejo upategia, Logroño

Erabilitako materialak: haritzaren zura

Bodegas Campo Viejo 

Bodegas Campo Viejo Logroñon dago. Landa Ebanisteríaren ohiko bezero dira, eta instalazioak eraberritzeko proiektu erakargarri eta deigarriak egin dituzte gurekin.

Oraingo honetan, eraberritzeko bi lan txiki egin dituzte upategian. Alde batetik, harrera-dendako salmahaia eta apalategiak eraberritu dituzte.

Bestaldetik, dastatzeen gelarako tamaina handiko mahai bat sortu da. Haritz-zurez egina, gutxi gorabehera 2 metro eta erdiko diametroa du eta estalkia 8 cm lodi da.

Mahaia sortzeko, pisuari eutsiko dion metalezko egitura bat egin behar izan genuen.

Argazkietan ikus daitekeen bezala, lehenik eta behin burdinazko egitura metalikoa sortu zen, eta ondoren haritz trinkozko taulekin estali zen. Bigarren urratsean estalkia fabrikatu zen, bi piezatan, errazago eraman zedin.

Estalkia haritz-zurezko dobela batzuek osatzen dute, eta mihi batzuen bitartez erdiko zirkuluan elkartzen dira. Egitura haritz-taulak kolatuz egin zen. Perimetroan haritz kurbatuzko pieza batekin azkendu ziren.

Proiektua amaitzeko, akabera naturaleko berniz batekin bernizatu zen egitura.

bodegas-campo-viejo
bodegas-campo-viejo
bodegas-campo-viejo
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer