Egongelaren goitik beherako eraberritzea

egongela-goitik beherako-eraberritzea

InteriorismoaSube Interiorismo

Zein urtetan egin den: 2019

Argazkiak: Biderbost Photo

Erabili diren materialak: haritzaren zur bernizatua

Egongelaren goitik beherako eraberritzea

 

Proiektu honetan erakusten den egongela toki zabalari esker egin ahal izan da, horrek lan eder hau egiteko aukera eman baitu.

Goitik beherako eraberritzea Sube Interiorismo-rekin elkarlanean egin da; hain zuzen, hormak eta sabaiak birmoldatzean datza, eta hondo urdin batekin eta oihal tapizatuekin haritzaren zur bernizatua integratu da, inguru eroso eta atsegin sortzeko.

Egongelaren antolamendua.

Sabaian, zuriz lakatutako taulatu bat aukeratu da, 10 zentimetroko zabalerako lamekin egina eta habez gurutzatua, zurezko sabaia simulatzeko. Lan-mota dela eta, benetako sabaia estaliz, lan fin eta zehatza egin da, sabai aizuna ikus ez dadin.

Modako foku batzuk ere jarri dira, sabaian esekita, liburutegia eta egongelaren gainerako txokoak argitzeko. Hormetatik jarraituz, bernizatutako haritzaren zurezko altzariek bikain konbinatzen dute tapizeriarekin eta hondo urdinarekin.


Ezkerreko alboan, etxebizitzako beste espazio batzuetara sartzeko bi bao daude. Itxituretarako, ate lerragarriak jarri dira, zurean ezkutatutako zintzildura-sistema berezi baten eskutik. Tapizeriak hiru baotan banatzen dira, oso modu proportzionatuan.

egongela-goitik beherako-eraberritzea
egongela-goitik beherako-eraberritzea

 

 

Egongelako liburutegiaren xehetasuna.

Haritzaren zurezko bi apalategi  nabarmentzen dira tokian, eta haiek urdinez margotutako espazio batek banantzen ditu simetrikoki. Apalek lodiera berezia dute, baita behe-hondoko ertza ere, altzariari nortasuna ematen diona.

Atzealdeak urdinez bernizatu dira eta ildaskatuta daude lamak simulatzeko. Apalategien markoa ere nabarmentzen da, eta 40 cm-ko zabalerako haritzaren zur bernizatuzko horma-atalak dauzka. Apalategien behealdeko ateek hondoaren akabera bera dute, eta multzoaren lerro bertikal ildaskatua indartzen duten Formani helduleku zuri xumeak dituzte.

Leihoetatik hurbilen dagoen aldean liburutegi bat dago eta horrek toki handia du erdian telebista jartzeko. Apalategien estiloarekin bat etortzeko, liburutegiak oin bakoitzean eta apal bakoitzean behe-hondo bat du; horrela, Sube Interiorismo-ren diseinuak lehengo garaietara atzera egin du.


Erdialdeko beheko ateak haritzaren zur bernizatuzkoak dira, atal honetako altzariaren hondoa bezala. Halere, alboek apalategien ildaskatzea eta lakatzea urdinez dituzte.
Multzo horretan, helduleku zuriak ere aukeratu dituzte jabeek, eta horrek ukitu ausarta eta berezia ematen die.

egongela-goitik beherako-eraberritzea
egongela-goitik beherako-eraberritzea
SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer