Vizcaya aholkularitza, Bilboko bulegoak

Dekorazioa: Landa Ebanistería

Lanaren urtea: 2010

Lekua: Vizcaya aholkularitza enpresa, Kale Nagusia, 31. Bilbo

Erabilitako materialak: lerki-pinuzko oholtza zorurako eta gereziondo zura

Vizcaya Aholkularitzako erreformaren xehetasuna

Zuzendaritza eremuan gereziondo zurezko panelak instalatu ziren, tarteko zonalde batean zur lakatua jarri zen eta, azkenik, melamina erabili zen hirugarren esparru batean, han joan-etorri gehiago izango zirenez, egokiagoa zelako.

  • Zuzendaritza eremuan gereziondozko platabanda panelatuak ipini ziren 140 zentimetroko altueraran, goiko aldeko erremate gisa moldadurak eginda, eta akabera satinatuko berniza eman zitzaien. Modu klasikoan molduratutako 15 zentimetroko errodapi edo behe-ohola ere jarri zen. Goiko aldean erlaitza duten apalategi klasikoekin eta larruzko inkrustaziodun moldadurez dekoratutako zuzendaritza-mahai batekin konbinatu ziren.
  • Tarteko zonaldean antzeko diseinua egin genuen, baina pago zurez, gutxi mugitzen denez lakatzeko egokia baita. Diseinu berari eutsi genion moldadura, platabanda eta koadroei zegokienez, baina dekorazio arinago eman genion, lerki-pinuzko ate berreskuratuekin konbinatutako laka zuriak eta beira, altzairua eta ura zeramaten mostradoreak erabilita.
  • Hirugarren zonaldean maple-astigar itxurako akaberadun melaminazko mahaiak ipini genituen, inongo moldadurarik gabeko lerro zuzenekoak eta 20 zentimetroko xafla bertikalak dituzten panel lakatuak jarri genituen horman, metro bateko altueraraino.

Bilera gelako 4 metroko mahai obala ere nabarmentzekoa da.

  1. Erdian inkrustatutako altzairu herdoilezinezko obalo bat du. Gelako perimetro osoan bulegoko gainerako diseinuekin bat egiten duten panelak instalatu ziren.
  2. Antzinako arropa-armairu baten itxurako altzari bikaina ere fabrikatu zen, lerratze sistema duten lau orrikoa. Orriak aldetara lerra daitezke erakusketak egiteko erabil daitekeen pantaila agerian uzteko.

Argazkian ikus daitekeenez, lerki-pinuzko oholtza leundua dago zoruan, eraikineko jatorrizkoa.

SARE SOZIALETAN ELKARBANATU
FacebookTwitterLinkedInPinterestEmailEvernoteWhatsAppBuffer