Tolosako Ardotegi Iturri Taberna
Tolosako Ardotegi Iturri tabernan eginiko proiektua: barraren altzaria, sukaldeko itxitura, eserleku luzea… laka zuri distiratsua eta iroko zura konbinatuz eginikoak.
Tolosako Ardotegi Iturri tabernan eginiko proiektua: barraren altzaria, sukaldeko itxitura, eserleku luzea… laka zuri distiratsua eta iroko zura konbinatuz eginikoak.
Andoni Aresti Dantza Eskola eraberritzeko erronka bat planteatu zitzaigun: zoruak malgutasun maila zehatz bat behar zuen, ikasle eta irakasleek minik har ez zezaten
Piu di Sua jatetxea, astigar zur tindatuzko arotzeria-lanez atondutako lokala, xaflez dekoratutako zutabeekin, zati lakatuak dituen mahaiak banatzeko zuresiarekin eta LED bidez argitutako beira-arasaz.
Arrago Meatza jatetxea Ortuella, Sube Interiorismo estudioarekin lankidetzan. Dekorazio-lanetarako, DEko taula lakatuak eta marmola elkarrekin konbinatuta. Barrako altzariak eta ateak.
Ibaizabal kafetegiari estilo ingelesa eman zitzaion eta intxaurrondo kolorez tindatutako pinu zura erabili zen fatxada, tabernako altzariak, barraren aurrealdea, gainaldea eta atzeko altzaria fabrikatzeko lehengai gisa.